Kategoria: Bizhitza

Gitarra bat

0

Inportantea da oso ingelesa. Besteak beste balio du kamisetetan idatzita daramatzagun esaldiak ulertzeko. I love NY eta horrelakoak. Ingelesa oso da inportantea bai: balio dizu bidaiatzeko, balio dizu Obamaren prentsaurrekoak ulertzeko eta batez ere batez ere balio dizu lana lortzeko. […]

Irakurri

Gure burkak

1

Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen. Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak toailari heldu ezinik ekilibristarena eginez […]

Irakurri

Hilko banaiz

0

Begiak itxita eraman izan banindute ez nukeen jakingo Banco Guipuzcoanon, Diputazioaren bulegoren batean edo Gazteleku batean nengoen. Asmatzen hasita ez nukeen Bilbon nengoenik ere antzemango. Bilbon baitago. Egongo ez balitz bezala. Disimuloan. Lotsagabeegia baita heriotza agerian eramateko. Ez, ez nukeen […]

Irakurri

Etxean

2

(Jatorriz, Etzi.pm webgunean argitaratua) Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus […]

Irakurri

Bularrak

0

Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional […]

Irakurri

Gaur berriro saiatuko naiz irakasle ona izaten

0

Hari narratibo batek lotzen gaitu bizitzara. Norberak erabakitzen du narratzailea kanpoko norbait izango den edo norbera. Bakoitzak erabakitzen du kontatuko duena edo zaiona Historia izango den, edo istorioa: beltza, tragikomikoa, esperimentala… Bizitza narrazioa da. Horregatik engantxatzen nau bizitzak. Badakidalako eta ez […]

Irakurri

Bizikleta urdinak

0

Zarauzko Ikastolak 50 urte aurten beteko dituela-eta oroitzapen libururako idatzitakoa Ikastola Imanol Benito da. Imanol Benito eta nire bizikleta zahar eta urdin hura. Esprint gehienak galtzen nituen berarekin. Baina maite nuen. Bizikletaz kabitu ezinik egoten zen ikastolako garaje hura bezala. […]

Irakurri

Izarrak hondarretan

1

Euskararen alde egin nahi duten ikasle asko daude. Gazteak dira. 12 eta 16 urte bitartekoak gurean . Prest daude euren borondatez goizetan eskolara ordubete lehenago etortzeko formakuntza saioetara, animatuta daude euskararen alde zer egin dezaketen hausnartzeko, ikaragarria da euren gogoa […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA