27zapata
Hasiera » Sailkatu gabea » Dena da Smart
Ira24 0

Dena da Smart

Atalak: Sailkatu gabea

IKEAk komuneko lanpara inteligenteak saltzen ditu. Etxeko edozein tokitatik intentsitatez eta kolorez aldatu daitezkeelako. Badaude TurboWashTM 360º  labadora inteligenteak ere. PIPI!! Entzuten? Oraintxe bukatu ditu lanak! Zenbait labe adimentsuk zientoka errezeta dituzte programatuta. Zenbait aspiradorak etxea erraztu ez ezik, fregatu ere egin dezakete. Inteligenteki. Badakite robotek noiz non zer egin. Pentsa. Entxufeak ere inteligenteak izan daitezke! Edo afeitatzeko aparrak, bankuko kontuak eta bozgorailuak. Ez dut begiratu baina egongo dira baloi, hautsontzi eta xugux inteligenteak ere.  

Hemen denak baitira inteligente, denak smart: smart time, smart live, smartwatch, smartphone. Zalantza bakarra. Ez ote garen gure bizkar inteligentetzen ari ingurua. Hemen denak behar baitu erraz, eroso, kalitatezko eta merke. Denak behar du izan Smart. Guk izan ezik.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Like Us On Facebook

Facebook Pagelike Widget

@27zapata TWITTERREN

Tweets by @27zapata

Etxepare RAP

Azken bidalketak

  • 963 egun komunean
  • Badakigu dakiguna dakigula
  • Esaera zaharrak berritu ala hil
  • Bizitza dut anuntzio
  • Galletas Maria klaseak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA