LOADING

Type to search

27zapata Azkenak Gizartea Hezkuntza Hizkuntza Politika

Euskal Herria 2040

Nola egiten da urbanizazio plan bat ezkerretik? Etxeko armairua nola betetzen da ezkerretik? Nola sartzen da hipoteka batean ezkerretik? Zein ikastetxetan matrikulatzen da ume bat ezkerretik? Eta pentsatzen jarrita, hurrengo ikasturtean 2 urteko gelan eskolan hasten den haur bat, 2040an aterako da ikasketak eginda. Eta galdetzen dut nik? Zer aurkituko du ume horrek, (nire semeak esaterako) 2040an?

Oraindik Urkulluk jarraituko du izaten lehendakari? Gernikako estatutua osorik betetzeko zenbat konpetentzia faltako dira? 18? 35? Ala 155? Abiadura handiko trena martxan egongo ote da ordurako? Martxoaren 8ak greba egun izaten jarraituko du? EAEtarrak izeneko pertenentzia Euskadi-Basque Country sentimendu bat nagusituko da? Gizonok orain arte bezain hortz (barkatu hotz!) jarraituko dugu elkar agurtzen? Alardean plastiko beltza zabalduko dute gaur oraindik jaio gabe dauden hondarribiarrek? ETBk Doraemon botatzen jarraituko du? Onkologiko gehiago zabalduko dira? Ala inor ez da hilko ordurako.  Eta garrantzitsuena: irailean eskolara joaten hasiko den umeari (zer irakatsi beharko zaio) 2040rako prest egoteko? Kaligrafia? Mendeko perpausak? Nafarroako ibaiak buruz? Ala progresio aritmetikoak?

Funtsean galdera batean laburbiltzen da dena: Zer izango gara gu 2040an?

Libre. Libre gara pentsatzeko. Libre gara egiteko. 2040ra itxaron behar izan gabe. Pertsona eta herri bezala, gaurtik hasita, nora heldu, zer izan garbi jakingo baldin bagenu.

Tags:

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.