LOADING

Type to search

27zapata Azkenak Gizartea Politika

Ibuprofenorik onena

Buruko mina daukazula eta ez duzula Ibuprofenorik hartu nahi?

Ez zaudela herriko jaietarako gogoz, baina gustura aterako zinateke eguerdiko poteora jertsea sorbaldan korapilo bat eginda?

Gero eta gutxiago gustatzen zaizkizula abenturazko pelikulak?

Edo lagunekin arazoak dituzu eta kosta egiten zaizu haiekin akordioetara iristea?

Ez duzula hemendik aurrera Monopolyan ustel bat bakarra ere galdu nahi?

Leku guztietan izan nahi al duzu erabakigarri, eta denekin konpondu ongi?

Ez dakizu nola garatu zure autonomia, guztiz independente izatera inoiz heldu gabe?

Zoriontsu izan nahi duzu eta kezkarik gabe aurrerabidean sinestu?

Ez egin dudarik.

Jar ezazu pnv bat zure bizitzan,

eta win-win

beti,

beti,

beti

aterako zara irabazten.

Tags:
Previous Article
Next Article

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.