LOADING

Type to search

27zapata Aitatasuna Azkenak Gizartea Hezkuntza Sailkatu gabea

Hobe musu txar bat baino belarrondoko bat 

Zuei ere umetan emanarazten zizkizueten muxuak? Nola sentitzen zineten muxu jasa haren erdian? Orduan zergatik behartzen ditugu gure seme-alabak gauza bera egitera? Edukazioagatik? Baina, esaidazue, zer da edukazioa ume batentzat? Edukazioagatik muxuak gogoz kontra emateko eskatzen diegunean, zer ari gara erakusten? Esaten diogunean musu bat emateko bestela triste jarriko garela, zer ari gara esan nahian? Heldu batek musu bat emateko eskatzen dionean, kasu egin behar diola? Benetan umeak horrela portatzea nahi dugu? Edo nahi dugu eurak izatea erabakitzeko gai. Nahi dugu eurek aukeratu ahal izatea muxuak noiz eta nori eman? Gure bikotea behartuko genuke behartutako musuak ematera? 

 Zergatik ez diogu uzten umeari bere kasa erabakitzen! Ez, beti da ez. Baita umeek esaten dutenean ere. Edo hobeto esanda: baiezkoak bakarrik esan nahi du baietz. Eta punto.

2 Comments

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *