LOADING

Type to search

27zapata Azkenak Bizhitza Gizartea Hezkuntza Literatura

Zahustarrak binan bina

Zarautz ez da herri bat, Zarautz… konderri bat da. Ia denok bizi gara gutxienez 300.000 euro balio dituen etxeetan. Ia denok daukagu kotxe bat. Hipoteka bat eta Termomixa etxean.  Zarautz ez da herri bat. Zarautz konderri bat da… babes ofizialeko garajeetatik Audiak ateratzen direnetik. Telefono kabina ia denak desagertu zaizkigu. Eta hondartzako toldoak ere bai: Orain autokarabanak eta roulloteak eta Vitoak dauzkagulako, edo lursailak Landetako campingetan. Alkate bat daukagu txikia eta kabroya arraioa. Dama bat itsusia. 31 rotonda. 1.124 farola. Eta Barbara bat. Santa. Kiosko bat ere bai. Ostra baten formakoa. Malekoi bat itsasoari eusten ez diona. 9.000 etxe. Eta horietatik 3.000tan omen dute animaliaren bat: izan txakurra, izan aitona edo dortoka bat. Barren plazari Plaza Pilar deitzen diogu, gure barruko guardia zibil ezkutuak ohoratzeko. Herri euskalduna da Zarautz. Horregatik dago beti Diario Vasco okupatuta herriko kafetegietan. D ereduan hezi gintuzten, baina izan gintezkeenari sarriegi egiten diogu uko ez digulako inporta gehiegi… arnasak. Eta bai, guk ere demokrazia deitzen diogu monarkia honi. Surfak eta gurpilek txoratzen gaituzte. Orain gainera, eskubaloian ez ezik, golfean ere jolasten dugu. Eta konturatu zarete? Jendea antipatikoagoa da kiroldegian sauna jarri zigutenetik eta Karlos Garaikoetxea malekoian gurutzatzen ez dugunetik.

Zahustarrak binan bina eskuak patrikan… Zahustarrak nortasunik handirik gabeko memelo Pukastarrak!

Basarrik burua altzako balu, emango liguke ostia bat ezkerretik eta ostia bat eskuinetik Escuderok requiem bat konposatzen duen bitartean.

Tags:

1 iruzkin

  1. Manu 2018-11-06

    Nortasunik handirik ez, nortasun handirik

    Erantzun

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.