LOADING

Type to search

27zapata Azkenak Bizhitza Gizartea Hizkuntza Literatura

Nola hil inbidia, ahaleginean zauritu gabe

Sentitzen dut inbidia Athleticek irabazten duenean, edota EAJk beti eta dena hain erraz irabazten duenean. Sentitzen dut inbidia, sentitzen dut bekaitza. Sentitzen naiz nirekoi, odola lodi maleziaz. Higuingarri. Higuintzaile. Itsu. Mutu. Eta gor.

Inbidiaren inbidia ere badut. Ez duelako inbidiak adinako bizi indarrik beste inork. Gutxiago bizi garen eta dugun kontsumoaren gizarte honetan: anplifikatzen baitu ideia bat, zoriontsu izateko ospea, dirua edo ni bezain guapoa izan behar duzula. Baina benetan diotsuet. Edertasunak ez du zorionik ematen. Beti dagoelako ederragoa, askoz ederragoa den Iparragirre bat. 

Ai… Azkenerako, inbidiaren gorroto gaiztoz okerren bat egiten bukatuko dut. Inbidiak ni akabatu baino lehen, nik akabatuko dut bera. Horretan ari naiz. 

Probatu dut goizetan dutxa hotz-hotza hartzen, probatu dut frankotiratzaileak jartzen ispiluan, mugikorretan antibirusak jartzen: ez dezadan instalatu Fotocasa bezalako aplikaziorik. Piztu ditut eta kokatu zazpi kandela beltz etxeko salan F bat eginez eta belaunikaturik baga-biga-higa errezatu dut,  begizulo erraldoi batek eraman nauen arte. Baina ez du nire inbidia eraman. 

Magia zuria ere probatzekotan naiz. Ez banu pentsatuko agian, azkenean, ni izango naizela nire inbidia hil beharraren beharraz, ni izango naizela zauritua aterako den bakarra. Inbidiak ere hiltzen bai baitaki.

Tags:

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.