LOADING

Type to search

27zapata Bizhitsa Gizartea Hizkuntza Literatura

Erori zaizu inoiz sagarrik arbola baten azpian?

Semaforoari begira egotea igual, igual… 10 minutuz. Ikusteko nola jartzen den aurrena gorri, gero berde, eta gero gorri berriz. Izan daiteke denbora galtzeko modu egokia hori. Denboraren bila minutu bakar bat ere galdu beharrik izan gabe.  

Beti ari baikara egin behar dugula hau eta egin behar dugula bestea pentsatzen. Ezinezkoa, inposiblea zaigu gure gauzak egiteari uztea. Ez baitago ezer ez egitea bezain gauza zailik. Adibidez, semaforoari begira egotea. Ikusteko aurrena nola jartzen den gorri, gero berde, eta gero gorri berriz.  

Itzali ditzagun mugikorrak, telebista eta mikrouhinak. Utzi diezaiogun denbora librean Amazonen erosteari. Atera gaitezen kalera. Ez kafe bat hartzeko, ez zerbait hartzeko, baizik eta belarretan etzan eta miraz egoteko haizearen eta hostoen arteko balsari. Edo txindurrien Tourrari. Edo atera gaitezen kalera euritan paseatzera eta nora zoazen galdetzen dizunari esaiozu ez dakizula, ez duzula jakin nahi. Ez zaizula inporta.  

Iraila da. Aspaldi da uda joan zaigula. Egunerokotasuna eta bizi erritmo eroa koartada ederra dira norbere buruarekin ez egoteko. Edo maite dugunekin. Maite gaituztenekin ez egoteko. Baina martxa horretan, ez zaigu inoiz sagarrik GURI eroriko arbola baten azpian.

Tags:

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.