LOADING

Type to search

27zapata Gizartea Hezkuntza Hizkuntza Sailkatu gabea

Gure oporrak

Imanol Epelde 2017 Api 23

(Parlantzua.eus blogerako idatzia)

IMG_20170420_103634Saldu ditzagun Castron erositako bigarren etxebizitza guztiak. Saldu Logroñoko apartamentuak. Utzi diezaiogun hainbeste aldiz Benidorrera joateari koño kaleak elikatzera. Saldu ditzagun ondasun horiek denak Euskal Herria irabazteko.

Atharratzeko plazara atera eta euskara entzun dezagun. Gaur egun Jakan entzuten den bezala. Edo gure seme-alabek Bastidako umeekin jolastu dezaten frontoian. Euskara han ez dadin izan urte osoan salbuespen. Ezagutuko genuke elkar gehiago. Ulertuko gehiago. Maitatuko. Gurea dena berreskuratzen lagunduko genuke Itzaltzun. Lodosan nahi gaituzte.

Guk erabakitzen dugu non gastatu diruak, non eta norekin egin harremanak. Ez genuke Biriatu pasatu beharko Landetako bungalowetara joateko bakarrik. Ez pasa berri ditugun aste santu hauetan, ez datorren uda honetan ere.

1 iruzkin

  1. Imanol 2017-04-24

    Asko sentituz, eta guztiz bat natorren arren zuk esanikoekin maila teorikoan; praktikan jarraituko dut ez Kantabriara norma bezala joaten, Errioxara puntualki baino ez… baina Benidormera ziur egon baietz. Alde batetik eguraldi ona (hau da eguzkitsua) gustuko dudalako hondartzan edota pizinetan bainua hartzeko, eta, batez ere, oso ikuskizun-mota baten zalea naizelako (kabareta, errebista eta abar alegia), eta hori gaur egun gutxi dago Euskal Herrian, oso gutxi; Iparraldean are gutxiago. Bian Beniodrmen nahikotxo. Bera, hara abiatzen naiz urtean behin edo bitan erromes.
    Egia aitortuta, Tuterara ere joaten naiz urtean behin, han ere jaietan egon ohi delako horrelako ikuskizunik. Bekatua, bera, ez horren larria.

    Erantzun

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.