LOADING

Type to search

27zapata Bizhitsa Gizartea Hezkuntza Hizkuntza

Jango ez bagaituzte

Imanol Epelde 2016 Ira 20

Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino. Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian. Iparraldeko lagunak ulertzen ez ditugula. Maulen baino etxekoago sentitzen garela Jacan. Edo Logroñon. Edo Ezkarain.

Historia ukatu digute: Estatu izan ginela. Nafarroa bat. Garesti ordaintzen baita gerra guztiak galdu izana. Isilarazi dizkigute hildakoak, atxilotuak, erbesteratuak. Isilarazi gure errelatoak.

Eta ezarri ziguten euren legea. Sortu zizkiguten instituzioak bertakoak izango balira bezala. Eta guk, galtzaileok, 3 lurraldetan zatiturik, sinestu dugu euren legeak babesten gaituela. Jaurlaritza dugulako gobernu bat dugula. Eta hau demokrazia bat dela. Hauxe dela egoera normala. Eta bla. Eta ja. Eta pa!

Asisko Urmenetaren Argiako ataletik hartuak.

Asisko Urmenetaren Argiako ataletik hartuak.

Baina nik bezala dakizue zuek: Espainia monarkia bat da. Eta gu, galtzaileok, gure lehendakaria buru, Espainiako erregearen oinetara makurtzen gara Euskal Herrira datorrenero. Badirudi horrela ulertzen dutela batzuk XXI. mendeko subiranista izatea, estatu (uler bedi Espainia) plurinazionala aldarrikatzen dutenean. Eta aterako dizkigute kaxoian gordetako ikurrina guztiak kanpainetan Euskadi defenditzeko, Euskal Herria beharrean.

Baina bide horretatik ondorioa garbia da: Gero eta espainolduago gaude, gero eta frantsestuago. Gure jatorrizko nortasuna berreskuratzeko grina uxatzeko bidean gara. Horixe dago Espainiako monarkian segita. Horixe dago Frantziako errepublikan.

Joan gaitezen. Jango ez bagaituzte. Guztiz.

Tags:
Previous Article
Next Article

6 iruzkin

  1. nohayderecho 2016-09-20

    Otro artículo lleno de manipulación y romantización de la historia de Euskadi. No sé por qué se habla tanto de nación unida cuando dentro de Euskadi siempre ha habido división de territorios/ideas etc. Lo único que los unió fue el idioma y algunas costumbres que a día de hoy son insignificantes gracias a la globalización.

    Erantzun
  2. Neu 2016-09-21

    Bikaina!

    Erantzun
  3. Suagaar 2016-09-21

    No hay dereccho,komemtatu baino lehem informa zaitez ideiarik ez daukazu ta.

    Erantzun
  4. Patxi 2016-09-21

    Nire ustez Euskaldunon batasun politikoa ukatzea errealitatea arbuiatzea da

    Erantzun
  5. Tu Padre 2016-09-21

    Claro, la historia de España es un ejemplo de unidad y armonía, nos ha jodido. A nosotros nos unió el idioma, a vosotros el odio, la sangre y la avaricia. España es un país que odia a su propia pueblo, no hay más que ver cómo tratáis a vuestra gente. Vete a la mierda y déjanos en paz.

    Erantzun
  6. Zu 2016-09-22

    Gaur bertan entzuna:
    “Os imagináis un país con un gobierno que blablabla? Ese gobierno se puede hacer el 25S”

    PNVko nork esan duen? Arnaldo Otegik . PNBildu style, zatiketa sakontzen duten erakunde arrotzak bultzatzen.

    Erantzun

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.