Blog bat behar du Sarasuak. Eta Sarasuaren blog bat behar dugu guk. Denbora batera liburuak argitaratzen ibili beharrean. Blogarekin unean bertan interaktuatzeko aukera izango genuke. Egunero genuke zer pentsatua. Zer hobetua. Zer galdetua. Eta ez bidaiatzen duenean bakarrik. Ez liburu bat argitaratu eta herrira bisitan etortzen denean bakarrik.
Bere azken liburua post laburrez dago osatua. 5 herrialdetako gogoetez. Sarasua irakurtzea ez da erosoa: motibagarria eta asaldagarria da aldi berean. Zalantzan jartzen baititu diskurtso asimilatu gehiegi. Hezkuntzaz eta hizkuntzaz ditugunak esaterako, edo autoeratzeari dagozkionak. Bizitza onari buruzkoak gehienbat. Azaltzen du Ameriketako jatorrizko hizkuntzen panorama beltza. Eta kontatzen Garabide egoera horri erantzuteko egiten ari den lana. Gutxitan errentabilizatuko nituen bazkidetzak hain ondo.
Arnasaldi batean irakurri dut Sarasuaren liburua. Jakin gose naiz galdetzeko gehiago, erantzuteko, oraintxe berean zertan dabilen jakiteko. Blog bat behar du Sarasuak. Argian esaterako. Eta Sarasuaren blog bat behar dugu guk. Motibatuta segitzeko.
1 Iruzkin
[…] liburua daukat ondo-ondoan. Aste honetan hasi naiz irakurtzen eta… engantxatu egin nau. Nik ere eskua altxatu nuen Imanol Epeldek Jon Sarasuak blog bat behar duela esan zuenean. Apunteak hartu ditut, gehiago esploratu nahi nituzkeen gauzeekin: nasa herriaren biziraunpenez, […]