LOADING

Type to search

Sailkatu gabea

Zarahustar izatetik zarauztar izatera

Imanol Epelde 2015 Ira 02

Uda ona joan da. Eguraldi on eta hondartza beteekin. Beteegiekin. Telediarioak joan dira gogorrak. Itsasarteetako dozenaka-zientoka etorkinen heriotza kronika egiten. Eta nik pentsatu dut Zarautzen bai daukagula suertea, gure itsasora ez delako zerraldorik iristen. Gure begiek ez dutelako ikusten. Telediarioa ez bada. Getariako sagua ez bada.

6368518055_76c3895697_mBaina gurea ere bada ardura. Exijitzekoa gizatasuna alderdi-instituzioei, exijitzekoa kontzientzia eta ardura geure buruei. Nik ere egon nahi dut harro Zarauztar izateaz, ez Zarautzek edukitzeaz bakarrik: malekoi bat, Aritz Aranburu bat edo hereserki elizkoi bat herriko jaietan hunkiturik kantatzeko. Nik ere bizi nahi dut giza eskubideekin eta bizitzarekin konprometitutako babes-herri batean.

Behar izan gaituztenean eduki ditugun bezala, eduki behar gaituzte eurek ere. Itsasoa ez dadin amets itoentzat izan, mugak ez daitezen alanbre-arantzez bete, ez ditzagun beldurrez eta ezinikusiz hartu datozenak. Beste batzuk egin bezala, nik ere nire herrian, bizitzaren aldeko mezu bat nahi dut. Zarahustar izatetik zarauztar izatera pasatzeko.

 

Tags:

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *