Puzzleko irudiak

Imanol Epelde
0

Orain. Oraintxe hasiko da interesanteena. Niri inoiz gustatu ez zaidan jolas batean edukiko gaituzte entretenituta puska batean; puzzlera. Eta piezak ondo kokatzeko jakin behar da zein irudi lortu nahi den. Nolako koadroa nahi den osatu. Eta ni, zentzu horretan, Euskal Herria bizi nahi dutenen aldekoen piezekin osatzearen aldakoa naiz. Euskal Herria bai koalizioa zabaldu beharra dago, ekialdetik mendebaldera. Ez baitu zentzurik:

 

  • Aralarren eta Bilduren arteko botoemaileak bereizteak
  • EAJ espainiako indarretara lerratzeak, naziotasunaren ikuspegitik

Aldaketa garaiak datoz probintzianismoak inoiz baino bereiziago gauzkan herri honetan. Baina batuta bagara, eta izan gintezke gehiago. Astelehena resakarik gabe hasi beharko genuke. Eta arren, entzun eta errespetatu abstentzioa ere. Funtsean, alderdirik “bozkatuena” izaten baita beti.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA