1878ko otsailaren 14an harrapatu zuten balea. Nortzuk ordea? Zarauztarrek? Getariarrek? Balea ikaragarria izan nonbait eta bi herrien arteko disputa sortu zen balearen jabe nor izango zen erabakitzeko. Epaiketa luuzea izan zen. Hain luuzea, balea usteldu egin zela azkenereko. Inorena izan ez zen bale haren hezurrak Donostiako Aquariumean ikusi daitezke orain. Zarauztarren eta getariarren norgehiagokak gaur ere indarrean jarraitzen du, zirikatzeko motibo.
Getaiarrak txoruak balia hiltzera
arpoia motza-motza berriz erostera.
Halaxe kantatzen diegu guk. Ez dira isilik geratzen haiek. Eta horrela, guk esan, haiek erantzun ziento pasa urte.
Gertakari hori kontuan hartuta antzerkia egin du Bina-binak. Zarauztarrak dira eta larunbatean Putzuzulo Amets Fabrikan estrenatu zuten obra: Munstroa. Bi ugaztun norgehiagokan: balea eta gizakia batetik, gizakia eta gizakia bestetik, nork du arrazoia, zer da arrazoia? Arrazoia izateak merezi du? Justiziarik badago? Beldurra zer da? Zergatik borrokatzen dugu elkarrekin? Biziraupen modu bat da hori?
Galdera horiek eta gehiago dira obran planteatzen direnak. Eta zinez, kalitate handiko lana ikusi ahal izan genuen gaztetxeko aretoa bete genuenok. Bihoaz txaloak hemendik Urkirentzat eta Mikelentzat. Eta bizitza luzea! Kaka esplikatzen aritzen diren antzerki agendetan, bere lekua duintasun osoz merezi duen obra bat egin dutelako. Herritik, herriarentzat.
1 Iruzkin
[…] Kontratatu nahi dituenak: munstroa@gmail.com, 648 – 093 – 948 (esan beharrik ez dago, obra hau autoproduzitua izan da, meritu bikoitza du beraz profesionala delako gainontzeko zentzu guztietan). Epelderen iritzia ere irakurri nahi baduzu, hemen. […]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (74.200.245.226) doesn’t match the comment’s URL host IP (74.200.244.59) and so is spam.