Ireki leiho berria ordenagailuari!

Imanol Epelde
0

Ostiral honetan, hilak 17, Putzuzulo Amets Fabrikan elkartuko gara arratsalde pasa, software librearen inguruan sortzen zaizkigun galderak erantzun eta ordenagailuan ubuntua instalatzera, hala nahi duenari. Irakasle ez dira edozein izango: Mikel Olasagasti eta Iratxe Esnaola.

Izan ere, hilaren 18a, Software librearen nazioarteko eguna da eta guk, Zarautzen, suziririk ez dugu botako, baina lehio berriak zabalduko dizkiegu ordenagailuei, Window$enak itxita.

Egitaraua hauxe, 16:30etatik aurrera:

Sarrera
Teoria minimo bat
Ubunturen instalazioa [windows partizioa mantenduz; nahi baduzue, zuen ordenagailua ekar dezakezue]
Aurrera begira: paketeak eta aplikazioak
Aurrera begira: nola segi etxean, norberak bere kabuz

Bazatoz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA