LOADING

Type to search

27zapata

Anestesiaren gozoa

27zapata 2010 Mar 08

Negarrari eman nion operatu egin beharko nindutela jakin eta ospitalean beste astebete egin beharko nuela kalkulatzean. Beste 7 egun eta gau aspiradora bati lotuta, ohetik urrundu ezinik, gelan kieto. Ileak ordea, beste gauza batek latzarazi zizkidan: anestesistaren bisitak. Egun batetik bestera bisitatuko omen ninduen galdera batzuk-eta egiteko. Eta nik anestesista izan zitekeenik eta pertsona bihozkabeena irudikatu nuen: gizatxar desditxatu kruel inhumanoa, animali bruto endemoniatu arimagabea.

Honelako zerbait (eta ez norbait) gutxi gora-behera:

Kontua da medikuak berak jakinarazi zidala gerora, anestesista zarauztarra zela eta anaiaren koadrilako lagun baten oso ezaguna. Eta Itziar zuela izena. Operazio mahaian nengoela, lo hartu aurretik bereak izan ziren gogoratzen ditudan azken hitzak: hurrengoan Zarauzko malekoian egingo genuela topo. Orduan, ezinezko amets iruditzen zitzaidan hori baina hara! Atzo goizeko eguzki goxotan pasiara atera ginenean neska gazte bat hurbildu eta esan zidan ea ondo nengoen, errekuperatu nintzen. Baietz erantzun nion aurpegi zalantzatiz akaso, atzeman zidalako ez nuela ezagutzen. Itziar zela esan zidan, operazioko anestesista.
Kontua da, orain, anestesia entzunda operazio ondorengo esnaera goxoaz oroituko naizela gehiago, pentsamolde beldurgarriak desmitifikatuta.

 

1 iruzkin

  1. Luistxo 2010-03-08

    Animo Imanol. Anestesia eta Zarautz berbak asoziatzeko orduan, erreferentzia eder berri bat (aurrekoak gogoan gordeta).

    Erantzun

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.