LOADING

Type to search

Bizhitza

Urtebetetzetako oparia: 9 egun ospitalean

27zapata 2010 Mar 05

33 urte bete nituen egun berean ingresatu ninduten Donostia Ospitalean, otsailaren 21ean. Arnasa hartzeko zailtasunak nituen eta betiko pomada eta antibioitikoak emango zizkidatelakoan joan nintzen medikutara. Badaezpada. 9 egun egin ditut bertan, pasa den astelehenean operatu ninduten arte.

Orduko 200 kilometrora doan tren batetik kolpera jaistea bezala izan da dena. Neuzkan zeregin eta konpromisoak bazter utzi behar izan ditut eta neure burua zaintzera mugatu indar apurrak. Eta neure buruarekin egon naiz, luze, patxadatsu. Eta gauza asko esan dizkit. Ez denak gustagarriak, baina zintzotasun noblean entzun behar izan ditut guztiak. Beti ikasten baita gaitzetik!

Orain poliki-poliki hasi behar dut martxan. Hilabete osoa beharko omen dut guztiz osatzeko. Ez da espero nuen martxoa izango, baina udaberria berdin-berdin iritsiko da.

Eskerrik asko ospitalera bisitan etorri zareten guztioi, animozko sms edo e-postak bidali dizkidazuenoi, eta batez ere zuri, Samara, inoiz ez bezala izan zaitudalako alboan inoiz ez bezalako indarra ematen.

Aipamen berezia mediku izan dudan Borja Aginagalderi. Hasieratik azaldu zizkidan gauzak argi, hasieratik sentitu nuen etxeko eta hasieratik eman zidan egiten ari zenarekiko konfiantza osoa.

5 iruzkin

  1. Iturri 2010-03-06

    Aupa, Imanol: Ea dena ondo bideratu eta aurrera egiten duzun.

    Animo.

    Erantzun
  2. Teketen 2010-03-06

    Joan ezin izan badut ere, animo ostia! Nahi duzunean kafe batera gonbidatuko zaitut zure terrenoan, ez zaitut eta mugitzera behartuko ๐Ÿ˜‰

    Erantzun
  3. epetxepe 2010-03-06

    Ongi etorri etxera primo! Amak kontau zitxanian flipauta geau ninduan. Susto earra! Osatu hadi azkar eta animo!

    Erantzun
  4. 27zapata 2010-03-06

    Ari gara osatzen ari. Kale bueltak egiten hasi gara eta lantxo batzuk ere bai.
    Ba hoixe, eskerrik asko mezuengatik!
    Ta hi Teketen! Hator nahi dukanean, hemendik ni ez nauk eta asko mugituko!

    Erantzun
  5. xabi 2010-03-08

    eutsiorrei imanol!! gure letrek behar zattue!! gora euskal poetak!!

    Erantzun

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.