Hilabetea: martxoa 2010

Zenbat da garesti?

0

Ikusi berri dut Berrian musika klasikoa entzungai dela Kursaalean, 39 euro eta 45 euro artean. Eta orain egun gutxi Patxi Gaztelumendik sortu zuen zalapartaz gogoratu naiz. Pirritx eta Porrotx ikustera joateko 12 euro ordaintzea gehiegi zela zioelako. Susmoa dut kultur […]

Irakurri

Munduko slam poeten bilgunea euskaraz

1

Jendaurreko poesia da slama. Liburutako poesiatik desberdintzen da jendaurrerako sortutako letrartea delako. Entzuleak unegune berean entzun, ulertu eta disfrutatu behar du poesia eta beraz, ez dago poesia gehiegi konplikatzerik, jendeak hitzekin plazer hartuko badu. Hortik aurrerako legeak ez dirudi gehiegi […]

Irakurri

Anestesiaren gozoa

1

1.59cm 27.94cm; margin: 2cm } P { margin-bottom: 0.21cm } –> Negarrari eman nion operatu egin beharko nindutela jakin eta ospitalean beste astebete egin beharko nuela kalkulatzean. Beste 7 egun eta gau aspiradora bati lotuta, ohetik urrundu ezinik, gelan kieto. […]

Irakurri

Apirila bitarteko emanaldiak bertan behera

0

Komuneko paperean emanaldi guztiak bertan behera utzi beharrean gara apirilaren amaiera bitartean. Otsailean aurreikusitako bi emanaldi ere ezin izan ditugu egin, bizitzaren ustegabeko sorpresak medio. Gure barkamenak Gernikako poesia asteko antolatzaileei eta Euskaldunako lagunei agindutakoak bete ezin izanagatik. Baita Zornotzan […]

Irakurri

Urtebetetzetako oparia: 9 egun ospitalean

5

33 urte bete nituen egun berean ingresatu ninduten Donostia Ospitalean, otsailaren 21ean. Arnasa hartzeko zailtasunak nituen eta betiko pomada eta antibioitikoak emango zizkidatelakoan joan nintzen medikutara. Badaezpada. 9 egun egin ditut bertan, pasa den astelehenean operatu ninduten arte. Orduko 200 […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA