LOADING

Type to search

Bizhitza

Artea bi puntu zero

27zapata 2010 Ots 10

Internetek asko aldatu ditu gauzak. Artea ulertzeko eta egiteko modua besteak beste. Baina zertan aldatu da zehazki artea? Zein bide berri zabaldu dira bi puntu zeroarekin? Galdera horien inguruan aritu eta erantzunekin jolas eginez praktikan jartzeko asmoa dugu Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan antolatutako IV. Braimstormig topaketetan, martxoaren 19an eta 20an.

 

 

Irakaslearen lana ez da berdina Google aurretik eta ondoren. Irakasleak ematen dion informazioa eta gehiago du ikasleak eskura bere poltsikoko “telefonoan”. Medikuak ere gaitz bat diagnostikatu dezake baina Googlekin sendagileak dakiena baino informazio askoz gehiago topa genezake sarean. Lanpostuak ez ezik mundua ikusteko eta ulertzeko modua ere aldatzen ari da. Eta arte sorkuntzak ezin du izan salbuespen. Ez da izango salbuespen.

  • Baina zertan aldatuko da artistaren lana? Zertan ari da aldatzen?
  • Zertan aldatu da dagoeneko, esaterako, musikarien lana? Zertan idazleena, marrazkilariena, zinemagileena, bertsolariena, antzerkigileena?
  •  Zein dira bisializatu genitzakeen etorkizuneko lan ildoak?
  • Zein aukera ematen dizkigute teknologia berriek?
  • Jendarte gero eta bakartuagoan disziplina arteko zein koktel proposa genitzake?
  • Zer da artea 2.0?
  • Nola lortu ikusentzuleak pasiboki kontsumitzetik obran parte hartzera bultzatzea?

Putzuzulon galdera horiei erantzuten saiatu gara bertaratzen garen artista guztion artean. Zenbat eta diziplina gehiagotakoak bildu hobe, zenbat eta hausnarketa leku gehiagotatik heldu hobe.

Eta ondoren, hausnartutakoarekin jolas egiten saiatuko gara emanaldi edo erakustaldi bat egiteko topaketen amaieran, martxoaren 20an. Martxoaren 19an, berriz, Juglarea, puta eta eroa antzerki obra ikusi ahal izango dugu Le Petit Théâtre de Pain-en eskutik.

Martxoaren 19tik 20rako astebukaeran Zarautzen sorkuntzaz aritzeko eta sortzeko aukera eskaintzen dizugu. Ez baduzu izena ematen ez duzu gauza handirik galduko (27zapata@gmail.com), bizitzera jolastuko dugun asteburu bat ez bada.

Utzi iritzia

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.