Komuneko papereko roiloak aurrera darrai

Imanol Epelde
0

Komuneko paperean errezitaldi dramatizatua ostegun honetan dugu Donostiako Ernest Lluch aretoan. Horixe da iragarrita dugun azken saioa, nahiz eta gehiago ere ateratzea espero dugun. Hala ere, aste hau oso mugitua izango da guretzat:
·igande honetan bertan Radio Euskadin elkarrizketa egingo digute anaiari eta bioi eguerdiko 11:30ak aldean, Mas que palabras irratsaioan
·asteartean Argiakoekin elkartuko gara erreportaia multimedia bat egiteko. Bertako irudiak baliatuko ditugu egiten ari garen masterreko lana egiteko.
·ostegunean Ernest Lluchen emanaldia
·ostiralean Herri Irratiko Testuketan irratsaiora joango gara

Horren ondoren, zain ez, lanean jarraituko dugu Komuneko paperaren roiloak etenik izan ez dezan. Puxka batean behintzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA