Imanol 2020

Imanol Epelde
0

Hasi dugu 2010a. Denok. Eta gehienok hasiko ginen pentsatzen urte berriari egin nahi genizkiokeen promesez. Halaxe hasi dut nik behintzat. Baina aurtengoan diferentzia batekin. Ez dakit urte zenbaki borobila tokatu delako edo 33 urte beteko ditudalako… Kontua da pentsatzen jarrita ohartu naizela hemendik 10 urtera mundu eta bizitza honetan egin nahi ditudanak eginda izatea komeniko litzatekeela, edo bideratuta behintzat. Esan nahi dut, hemendik 10 urtera lur honetan biziko ditudan urteen erdiak eginak izango ditudala eta zer nahi duzue esatea ba! Atzera kontua hasiko dela nolabait.

Horregatik aurten urteko helburuak jarri beharrean interesgarria iruditu zait neure buruari galdetzea…

·eta hik Imanol, non egon nahi duk 2020an?

·Zer izan nahi duk handitzean?

·Zein lanetan pasa nahi dituk ordu gehienak?

·Izango haiz aita noizbait?

·…?

Ez dakit zuek horrelakorik galdetu diozuen zeuen buruari eta galdetu badiozue zein erantzun jaso duzuen, baina instituzio eta enpresak aurreikuspenak luzetara egiten dituzten bezala, bizi planak unean unekoak egitea baino aurten urrutira begirakoak egin ditut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA