Komuneko paperak eskuragai

Imanol Epelde
0

Durangoko azokan igande honetan egin zen komuneko paper poematuen (eta ez perfumatuen) aurkezpena. Ondoren azokako komunetan eta Gaztesareako estandean egon zen salgai komuneko papera. Eta oraindik balorazioak egiteko goiz bada ere, momentuz esan liteke salmentak ondo doazela.
Izan ere, proiektu honetan sartu garenok dirua irabazteko inolako asmorik gabe, egindako zorrak ordaintzea dugu helburu. Eta afaritxo baterako xoxa batzuk aurreratuko bagenitu hobe! Baina, klaro, ideia izan eta kaleratu artean ez da benetan jakiten nolako arrakasta izango duen produktuak eta orain ba horixe, hasierako bertigoak gaindituta, esan genezake afaria agian ez baina zorrak kitatzeko moduan izan gaitezkeela. Ikusiko. Esango. Ez ditugu Googlek bezala sarrera eta gastuak ezkutatuko konpententziaren beldurrez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA