Agerian edukitzeko moduko liburua

Imanol Epelde
0

DBHko lehen mailako ikasleentzako (12-13 urteko neska-mutilentzako) irakurketa liburu sorta bat erosi genuen orain gutti. Adin horretako gazteentzat egokia izango zelakoan liburu hau ere hartu genuen: Gizon izandako mutila, Patxi Zubizarretarena.


Liburua laburra da, txikia, niri gustatzen zaidan liburu mota horietakoa (poltsikoan sartzeko modukoa) eta kontatzen dena ikaragarria: bete-betean harrapatzen zaitu euskara eder eta jorian eginiko garai bateko bidelapurren kontakizun intentsoak. Ustegabeko ona izan da liburua irakurtzen hasi eta espero gabe halako altxorrarekin topatzea.
Ulertzen ez dudana da zergatik sartzen duten liburu hau Haur eta Gazte Literaturaren sailean, gainontzekoengandik ezkutatuz.
Agerian jarri nahi izan dizuet nik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA