Komuneko paperean XXXIII

Imanol Epelde
0

Malkoak, hondarra, perretxikoak, zapatak, batzutan semaforoak gorrian, kaltzetin bustiak, koleta eder hori, masail gorritu bi, kulero txuriak, alemanezko deklinabidea, tolstoi, pelikula kurtsiak, parisko parkeak, e-posta zaharrak, telefonozko maite zaitut, maite zaitut, maite zaitut, opel ectra, antzarek lapurtutako v-a (alemanez f esaten da, bakizu?), ezpain bustiak, izter guriak, nekea, ahots dardartia, esku bat, esku txiki bat, oheko arnas hotsa, oheko logura, oheko freskura, santa barbara guri so, gu ilargira goaz bueltako txartelik gabe, Euromar, 91, orioko portua eta mundakakoa, doinurik gabeko kantuak, entsalada, pasta, arroza, breakfast tea, edo stronger tea, eta I am a big monkey, koko irribartsua, eraztuna giltzetan zure bihotza zabaltzeko, eta dutxako ileak, lababokoak, deskonfiantza dantzak sorturiko balantza latzak, gero ero eta beroak sorturiko esperantzak, gosaritako napolitanak, napoles italian dago, ez?, kandelak, sofa, durex eta control,  la perla eta odon elorza, antzoki zaharreko oholtza, chat-a, gmail, 17 urte, anbulatorioko pastilla, eta sukaldeko tortilla, bila, bila, bila, esku dardarti horien bila, izua, aspermena, ilusioa, izerdia, bizitza, txokolatea, alabama, i don't like, eta txokolate gehiago
horregatik maite zaitut
baina eta batez ere, idazteko dagoenagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA