Herriko jaietatik ihesi!

Imanol Epelde
3

Herriko jaietatik ihesean

Aurten lasai hartuko dut. Boligrafo, folio eta liburuak hartu eta deskantsuan emango ditut herriko San Pelaio jaiak, herritik urrun. Baina ez noa kritikarik egin gabe:

  1. Ezin dezaket aipatu gabe utzi San Juan bezperan lizar arbolari aurreskua dantzatzeko dantzariak osatu ezinik dabiltzalako, hauxe izango dela dantza egingo duten azken urtea. Eta ez da herri honetan dantzatzen ez delako izango: baila el txiki-txiki ederki ikasi dute gure umeek, eta neskato nerabeek ederki maneiatzen dituzte kanta estatubatuarren gerri mugimenduak.

  2. Kexu dira berriro txosnak eta txosnetako egitaraua antolatu nahian ibiltzen direnak. Ohiko lekutik kendu nahi eta diru laguntzak murriztu omen dizkiete. Udaleko ordezkariren batek esan du gune politiko eta pribatua egiten duela txosna guneak eta hori ezin duela udalak lagundu. Udalak inoiz politikarik egingo ez balu bezala, udalak inoiz interes pribaturik defendatu ez balu bezala. Lurrera eroritako kalimotxo katxiek baino gehiago zikintzen dute batzuen hitzek.

  3. San Pelaioak Inurritzan antolatzen Multil Ardo izeneko taldea aritzen da. Eta begira euren irudia zein den.

 

 

Mutil bat, ardotan, animaliak esku hankez estutzen (oilasko biltzea irudikatu nahian edo). Nik ez dakit zein garaitan bizi garen baina izenak izanari egiten badio ohore, batzuk oso dute zikina, atzeratua eta kirasduna.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA