Falta ziren

Imanol Epelde
2

Falta zen goizetan malekoiko buelta eguzkiari emana egiten duen emakume beltzarana, falta zen elektroiei autopistak zabaltzen ibiltzen den elektrizista urduria, falta Uan matxinsaltoka aritzen den gazte ile horia. Falta zen inoiz ekuazio matematikorik ateratzen ez zaion ikasle gaztea, falta igandero mendi osteratxoa egitera irteten den agurea, idazle sonatua eta bertsolaria. Eta batez ere falta zen herriko alkatea, euskara eta kultura zinegotzia edo herri ordezkari sentitzen den edozein, Iñaki Uria herrikideari esateko “aupa Iñaki, ez haute 40 urterako kartzelara eramango, ahalegin guztiak egingo dizkiagu hori horrela ez izateko”, otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkaria itxi zuten 5. urteurrenean, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan arratsaldeko 8etan egin zen elkarretaratzean.

2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA