Aurkezpenak V. PARDON
Gabon !! Ni Pardon naiz, Surfista amorratua beti olatu onen bila nabil bidaiatzen. Ezagutzen ditudan leku berrien koadroak margotzen eta saltzen ditut dirutxoa irabazteko. Goizo oheratu eta irakurtzea eta musika entzutea gustoko dut, baita sukaldatzea ere eta bereziki txokolatea. Gure Seaska ikastola elkartean laguntzaile nabil eta beti Euskara Iparraldean bultzatzeko lanean. EHSF taula, Dalí-ren bibotea, Joe Jonas-en begiak. Aurkezpen Bideoa...
Read MoreAurkezpenak IV. ÑOÑIS
Aupa !! Ni Ñonis naiz, ameslaria, natura maite dut eta batez ere loreak. Ekologista, bakezale eta barazkijalea naiz eta mundu hobe batekin amets egiten dut. Nire etxetxoa Fen Chui onaren bila antolaturik daukat, Slow Food mugimenduaren partaide naiz eta Yoga eta Tai Chi praktikatzen ditut egunero. Kontxako baranda, etxe aurreko margaritak, lehengusinaren aurpegia. Aurkezpen Bideoa...
Read MoreAurkezpenak III. POTATOES
Ieup !! Ni Potatoes naiz, orain jubilatuta nago baina bizi guztia baserrian lanean eman dut. AHT lanen erruz familiko baserria lurjabetu ziguten eta orain baratza txiki bat baino ez zait geratu. Pixkat burugogorra naizela diote, baina arrazoia badaukat, arrazoia daukat… kontxo !! Ohitura eta esaera zaharrak gustoko ditut eta horregatik gazteek herriko filosofoa deitzen didate. Aitonaren txapela, sukaldeko patata, alabaren egurrezko panpinaren...
Read MoreAurkezpenak II. KILLO
Eust!! Niri Killo deitzen didate, astakilo xamarra naizelako. Herriz herri parrandan ibiltzea gustatzen zait, Gaztetxean eta Txosnetan tragoak hartzea, San Ferminetan zezenen aurrean korritzea eta Osasuna animatzea. Ingeniaritza karrera amaitu nuen baina langabezian nago eta FP bat egiten nabil lana bilatzeko. Ezkertiarra eta independentista, niretzat ez da inoiz izango Kortatu, Su ta Gar eta Doctor Deseo baino talde hoberik. San Fermin zapia, Momotxorroen kapela, Adarrak-Aurpegia...
Read MoreAurkezpenak I. TXIKITO
Egunon. Ni Txikito naiz, Alderdikide zintzoa, Batzokian Athletic-en partidak ikusten, lagunekin baxoerdiak edatea gustatzen zait. Kantua gustoko dot eta gure eliza maiteko koroan abesten dot igandero. Beti jarraitzen ditut, gizarteko eredu diren Anasagasti (burua), Arzallus (sudurra), Ibarretxe (ahoa) eta Urkullu (begiak), gure lagun handien esanak. Aurkezpen Bideoa...
Read MoreBlog Berri Bat
Kaixo! Blog berri hau ez da Blog bat … edo bai … baina desberdina. Bertan Euskal Herriko toki desberdinetako [ Zarautz, Donostia, Gasteiz, Mendiguren, Altsasu, Iruñea, Bilbo, Durango, Hendaia, Biarritz ] pertsonaia xelebre batzuen esanak agertuko dira. Hasierako egunetan beraien buruak aurkeztuko dizkigute eta ondoren, Euskal Herriko gertaera, albiste, egoera desberdinei buruz beraien iritzia emango digute. Beti ere umorez baina bidegabekeriak salatuz. Ea gustuko dituzuen eta baten...
Read More
Iruzkin berriak