Herria non grata
Herria ez den herrian bizi garenez, Itxaro Bordak karrikaratutako olerki batek engaiatu nau. “Herria non grata” da horren izenburua. Lerroen artean, hainbat galdera bota dizkigu, jaugin erromantiko eta morbidoa apur dezagun: Mendeak mendetegi, herri bezala ez al dugu malenkonia erromantiko eta morbido honetaz besterik agurtzen gaituenari eskaintzeko? Dolore kolektiboak biderkatu balio esponentziala al da ezezagunari emango diogun opari bakarra? Herri hau...
Read MoreAuschwitzetik, Gernikatik
Museoko hormetan zintzilikatu nahi lituzkete atzoko hildakoak, baina koadrotik ateratzen eta erortzen dira behin eta berriro. Gorpuak ez dira objektu estetikoak, iraganeko gorputzak baizik. Trazu orotan oroimenaren hari gorria edireten dugu, ikuskizunaren gizartearen kulturan sartzen ez dena. Eta bisitari ofizialak hurbiltzen direnean, koloreak eta irudiak zirkintzen eta inarrosten dira. Hainbat egunetan marrak eta lerroak ez dira nahikoak. Nola irakur ditzakegu gaur...
Read MoreSylvia Plathen faxista
Egun batzuetan, gaur bezala, Sylvia Plath gogoraraztea ona da. Lazaro anderea zela izkiriatu zuen hurrengo hitzekin: “Hiltzea artea da, gainontzeko bezala. Bereziki ongi egiten dut”. Hala izanik ere, ez dugu ahaztu behar bere bizitza lan itzela izan zela. Hari honetatik Plathen borrokak lerro ederrak eman dizkigu, porrot eta garaitiaren artean, behin eta berriro zenduz, behin eta berriro berpiztuz, betiereko Lazaro anderea bezala, lekukotasunaren aho arrailgarria dela...
Read MoreGabriel Arestiren ijitoak
Euskal Trantsizioaren Kultura kritikatzera ausartu nintzenean, arrapaladan esentzien jagoleren bat eta egiaren funtzionarioren bat kontra azaldu ziren oihuka, baina ez dugu kultura sendo eta indartsurik eskuratuko, hemen zein kanpoan, euskaldunok moroak, ijitoak eta lesbianak garela onartu arte. Estetizismo erromantiko atzeratutik postal baten pertsonaiak baino ez gara izan denbora luzez. Gure begirada ohitua izan da pastel-kolorez gure iragana eta oraina behatzera eta gaur ordua...
Read MoreSuizidioa eta absoluzioa
Patricia Heras bultzatu zuten bere buruaz bertze egitera, prozedura zikin eta kafkiarra dela bide. Kafkiarra diot, idazle txekiarrak deskribaturiko prozesu hirotu eta zentzugabea Bartzelonako ustelkerian egiaztatu zen eta, zigor kolonia eta Wad-Ras parekatuz. Judith Butler eta Emmanuel Levinasen idazlan teknikoetan ikasten dugun aurpegi edo abegia agerian daude Patriciak utzi zituen arrastoetan, akademiatik at –batzuetan urrutiko liburuetan bilatzen dugu alboan duguna–. Bere...
Read MoreBizi bedi neokapitalismoa
Nork erran zuen gertatu zaiguna berria dela? Suertatu zaiguna ez da krisialdia, baizik eta Babelgo dorreak bultzaturiko goranahia, eraikuntzaren fetixismoan kapitalismorik altuena, jauntxo kristau berrien espekulazio erraldoia. Jainko hasiberrien lukurreriak ez du mugarik lur honetan, Gabriel Arestiren lagun batek ongi aurreikusi zuen legez. Adiskide idazle honek 1972ko martxoaren 25ean testu bat izkiriatu zuen, non etorkizunaren gainbehera iragarri zuen, hirigintzaren oligopolioa heldu...
Read MoreZingiratik zubiaren aurrean: Chirbes, Calatrava, Pott
Kulturan emakumeon eta gizakion ekintzak metatzen eta jalkitzen dira, ekosistema batean gertatzen den eran. Lur horretan, geruzaz geruza, horrela moldatu dira gure zentzuak eta hitzak. Aspaldian Manuel de Landak historiaren eta geologiaren arteko lotura hori deskribatu zigun, moralen estratigrafia eta strata direla medio. Honen jabe izan da Rafael Chirbes, En la orilla eleberriaren muina azaltzerakoan. Sautrela saioan eginiko elkarrizketa batean, idazle valentziarrak ustelkeria...
Read More
Iruzkin berriak