KOMUNZKI
Hasiera » Euskara » Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara
Mar24 5

Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara

Atalak: Euskara, Faxismoa, Trantsizioaren Kultura, Zientzia

 

 Paris_Match_Aiestaran_txiki

 

Espainian 1976ko uztailean boterea hartu bezain fite, uda hartan Adolfo Suárez presidenteak elkarrizketa egiteko aukera eman zion Philippe Ganier-Raymond kazetariari. Bere hitzak Paris Match astekarian karrikaratu ziren, 1976ko abuztuaren 28an, 1.422. zenbakian. Ideia franko irakur ditzakegu, garaiko pentsaera uler dezagun. Kasu baterako, presidente espainolak adierazi zuen boterea maite zuela (“Le pouvoir? Cela m’enchante”).

 

Erreportajearen hasieran hurrengo solasa dugu, Mugimenduaz (“Movimiento”, jatorrizko testuan), Opus Dei eta Falangeaz:

 

P. G-R.: – Zu nolabait Opus Dei eta Mugimenduaren semea zara. Mugimendua Falangea bezalakoa da…

A. S.: – Eta Falangea naziak bezalakoa da. Badakit…

P. G-R.: – Zer da Mugimendua?

A. S.: – Ez didazu sinetsiko. Mugimendua, niretzat, esentzialki erakunde soziala izan zen beti. Han ideiak trukatzen ziren, gazteen zirkuluak zeuden, oso libreak, eta bertzerik ez.

 

Geroago, euskaraz eta katalanez egin zuten berba hizketaldi hartan:

 

P. G-R.: – Batxilergoa euskaraz eta katalanez hasiko da?

A. S.: – Zure galdera –barka iezadazu– ergela da. Aurki iezazkidazu lehenik kimika nuklearra euskaraz, katalanez irakasteko gai diren irakasleak. Izan gaitezen serioak.

 

Halako ideologia eta aurreiritziak direla bide, Espainiako erresuman demokrazia deituriko gezurkeria zabaldu zuten, Trantsizioaren Kulturak bultzatu eta babestu duena. Orain, mesedez, restons sérieux.

 

**************************** ERANSKINA ****************************

 ATOMOEN MATERIALISMO EUSKALDUNA

CLP-JRE-ikasgelan-txiki

Komentario batean Jose Ramon Etxebarria irakaslearen kasua aipatu da, argazki ospetsu batean agertu baitzen. Fisika nuklearrean aditua eta euskalduna, Suárez eta Lemoizko zentralaren garaian, euskaraz maila altuko zientzia eta pentsaera jarduteko adibide bizidun eta argia izan zen. Hona hemen Etxebarriaren hitzak eta irudi baten azalpena:

 

“Adolfo Suarezek, sasoi hartan Espainiako presidentea zenak, berari egindako galdera bati erantzutean (euskararen erabilerari buruzkoa nonbait) esan zuen, gutxi gora behera, ezinezkoa zela Kimika Nuklearra euskaraz lantzea. Nonbaiten erantzun nion bi gauza baino ez zirela behar horretarako, euskara jakitea eta Fisika Nuklearra jakitea.

Testuinguru horretan Lan Kide Aurrezkiak (orduan horixe zen Caja Laboral Popular erakundearen izena euskaraz) kanpaina publizitario bat abiatu zuen, euskara edozein arlotan erabiltzen bultzatzeko. Nitaz gogoratu ziren.

Izan ere, ordurako normal-normal ematen genituen euskaraz Fisikazko klaseak, baita zentral nuklearrei buruzko hitzaldiak ere; Lemoizko zentralaren inguruko eztabaida puri-purian baitzegoen.”

 

5 Iruzkin

  1. Txipi Ormaetxea | 2014 martxoak 25 at 14:01

    Galderatxo bat: letretakoa naiz, baina zalantza sortu zait: kimika nuklearra ala fisika nuklearra esan zuen? Edo biak?

    Reply
    • iaiestaran | 2014 martxoak 25 at 22:27

      Jatorrizko testuan, frantsesez, “kimika nuklearra” agertzen da. Hala ere, ziurki buruan zuena “fisika nuklearra” izan zen.

      Reply
  2. zaldi ero | 2014 martxoak 27 at 16:33

    handik laster, orduko lankide aurrezki kutxa CLPk publizitate kanpaina abiarazi zuen, euskararen erabilera eta prestigioa helburu, nonbait. tartean, suarezek galdera zuhurrari emandako erantzun ergelaren kontra, jose ramon etxebarria fisika irakasle gaztea ikusi genuen klariona eskuan arbela atzean zuela, ekuazioz gainezka. afixak bazituen hitzak, adieraziz fisika euskaraz ikasi eta irakatsi ezinik ez zegoela. ‘fisika euskaraz? bai’ edo antzekorik. oraindik orain jakin-en imanol murua uriak elkarrizketatu duen luix iriondok gogoan izango du. merezi luke garai hartako afixa publizitario haiek berreskuratzea _

    Reply
    • iaiestaran | 2014 martxoak 28 at 0:58

      Erabat ados. Jose Ramon Etxebarriaren kasua eta bere argazkia aipatu behar dira. Hori dela eta, “Atomoen materialismo euskalduna” eranskina gehitu dut, zure hitzak (des)ordenak baitira niretzat. Etxepare bizirik balego, hurrengoa erranen luke: “Euskara, jalgi hadi fisikara, jalgi hadi atomoen artean dantzara!”.

      Reply
  3. bixerdo | 2015 urriak 21 at 9:03

    jose ramon etxebarria fisika irakasle gaztea ikusi genuen klariona eskuan arbela atzean zuela, ekuazioz gainezka. afixak bazituen hitzak, adieraziz fisika euskaraz ikasi eta irakatsi ezinik ez zegoela. ‘fisika euskaraz? bai’ edo antzekorik.

    Laboral Kutxaren Flickr gunean topatu dut afixa: https://www.flickr.com/photos/laboralkutxa/16454839100

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. » Bakoitzari berea Apurka-apurka - […] Ez dago ukatzerik frankismoaren kumea zenik. Ez dago ukatzerik euskararen inguruan bota zituen hitza…. Halere, Suárezen lanari esker Fisika…
  2. Adolfo Suarez, Martxoak 3tik autobus geltokiraino - […] Paris Match aldizkariak Adolfo Suarez elkarrizketatu zuen 1976an bertan eta euskara eta irakaskuntzari buruz galdetu zion kazetariak (argia aldizkaritik…

Iruzkin honi iaiestaran erantzun Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

IGNAZIO AIESTARAN URIZ

Gorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean.

@iaiestaran twitterren

Jarraitu @iaiestaran @iaiestaran(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Kapitalismo birala
  • Gaurko ezker porrokatuaren heraldoak: Joseba Sarrionandia eta Joxe Azurmendi behelaino artean
  • Proletalgoa bizirik
  • Marx ala hil Parisen
  • Jabier Villarreal Uharteko ur-lasterretik

Iruzkin berriak

  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – PoderObrero(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • Ezkerra kapitalaren aurrean | KOMUNZKI(e)k 78ko erregimenaren makineria liberala bidalketan
  • Karl Marx y El capital frente a las soflamas sin valor de Silvia Federici – La Patria Grande(e)k Karl Marx eta Kapitala Silvia Federiciren soflama baliogabetuen aurrean bidalketan
  • 50 Aniversario de Mayo del 68: Ese populismo sin república / Ignazio Aiestaran – Las Divagaciones de Miriam al-Mayiriti(e)k Gizabere kooperatiboa elkarrekiko historian bidalketan
  • Ese populismo sin república / Ignazio Aiestaran – Las Divagaciones de Miriam al-Mayiriti(e)k Errepublikarik gabeko populismo hori bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua

Kategoriak

  • Ada Colau
  • Afrika
  • Albert Camus
  • Arkitektura
  • Arrazakeria
  • Autismoa
  • Biopolitika
  • Bizitza
  • Bloom
  • Cervantes
  • Charlie Hebdo
  • David Fernàndez i Ramos
  • Ekonomia
  • Emakumea
  • Eskultura
  • Europa
  • Euskakania
  • Euskal Trantsizioaren Kultura
  • Euskara
  • Farah Baker
  • Faxismoa
  • Fermin Muguruza
  • Francis Bacon
  • Franz Kafka
  • Gabriel Aresti
  • Gaizkiaren hutsalkeria
  • Gaza
  • Gerra
  • Gizartea
  • Hannah Arendt
  • Harkaitz Cano
  • Heriotza
  • Hiria
  • Itxaro Borda
  • Ixiar Rozas
  • Joseba Sarrionandia
  • Joyce
  • Judith Butler
  • Julia Otxoa
  • Julio Cortázar
  • Karl Liebknecht
  • Koldo Izagirre
  • Komuna
  • Kultura
  • Kultura prekarioa
  • Lauaxeta
  • Literatura
  • Ludwig Mies van der Rohe
  • Ludwig Wittgenstein
  • Mahmud Darwish
  • Martin Heidegger
  • Miguel Sánchez-Ostiz
  • Mikrofaxismoak
  • Musika
  • Palestina
  • Patriarkapitalismoa
  • Paul Celan
  • Picasso
  • Pier Paolo Pasolini
  • Pintura
  • Robert Musil
  • Rosa Luxemburg
  • Sailkatugabeak
  • Samuel P. Huntington
  • Setio egoera
  • Silvia Federici
  • Soziofobia
  • Stephen Stills
  • Sylvia Plath
  • Theodor W. Adorno
  • Tiqqun
  • Trantsizioaren Kontrakultura
  • Trantsizioaren Kultura
  • Víctor Lenore
  • Xabier Morras
  • Zientzia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA