Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara
Espainian 1976ko uztailean boterea hartu bezain fite, uda hartan Adolfo Suárez presidenteak elkarrizketa egiteko aukera eman zion Philippe Ganier-Raymond kazetariari. Bere hitzak Paris Match astekarian karrikaratu ziren, 1976ko abuztuaren 28an, 1.422. zenbakian. Ideia franko irakur ditzakegu, garaiko pentsaera uler dezagun. Kasu baterako, presidente espainolak adierazi zuen boterea maite zuela (“Le pouvoir? Cela m’enchante”). Erreportajearen hasieran hurrengo...
Read MoreTrantsizioaren heriotza
Espainiako erresumaren kontakizun etiko eta politikoan Trantsizioa –honela, letra larrietan– saldu digute, non Adolfo Suárez dukea eredutzat jo duten azken hamarkadotan. Egia erran, gizon bat baino tropo bilakatu zen garai batetik. Haragizko metafora hau mito baten mailara igo dute, erresumaren ustelkeria eta indarkeria menpeko hiritarrek edo subditoek ahaztu ditzaten. Espainiako errege borboiarekin batera duke horren bizitzan nortu dute heroi baten marka, frankismo...
Read MoreKapitalaren hutsalkeria
Egun batean Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsalkeriarena irakurri zenituen, baita Adolf Eichmannen erantzunak bere azken epaiketan ere. Kanten etika edota zeinahi burubide erabiltzera ausartu zen Eichmann bere defentsan, gaizkiaren hutsalkeria halakoxea baita, basakeria-egoera normalizatu bat, buruko mekanika koipeztatu batean, non argudio guztiak balio berekoak diren, idioziaren, arduragabetasunaren eta kalte sortuaren artean. Hutsaren hurrengoa da edozein esapide, hutsaltasun...
Read MoreSylvia Plathen faxista
Egun batzuetan, gaur bezala, Sylvia Plath gogoraraztea ona da. Lazaro anderea zela izkiriatu zuen hurrengo hitzekin: “Hiltzea artea da, gainontzeko bezala. Bereziki ongi egiten dut”. Hala izanik ere, ez dugu ahaztu behar bere bizitza lan itzela izan zela. Hari honetatik Plathen borrokak lerro ederrak eman dizkigu, porrot eta garaitiaren artean, behin eta berriro zenduz, behin eta berriro berpiztuz, betiereko Lazaro anderea bezala, lekukotasunaren aho arrailgarria dela...
Read More
Iruzkin berriak