Ibon Larrazabal
Gure egungo historiaren edo zientziaren ezagutzarekin, azalpenik aurkitzen ez dizkiegun edo zalantza eta galdera bitxiak pizten dizkiguten objektu edo gertaerak. Era berean, mendetan zehar azalpen esoteriko edo magikoak izan dituzten gertaerak, baina egun azalpen zientifiko erraz eta frogatua daukatenak. Blog honen ikuspuntua beti erabat objektiboa eta arrazionalista izango da, nahiz eta objektu eta gertaera hauek azaltzeko erabili diren teoria zentzugabeak ere aipatu.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Asteon zientzia begi-bistan #15 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Longyouko haitzuloak bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #13 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Ipurtargi sinkronizatuak: naturaren “gabon argiztapena” bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #10 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Hal Saflieniko hipogeoa: Harri Aroko burmuin garbilekua bidalketan
- Ludovico Coinmaison(e)k Ze arraio! Nikotina eta kokaina egiptoar momietan? bidalketan
- Ostraka euskalduna » Blog Archive » Antikytherako mekanismoa duela bi mila urte. Argia(e)k Antikytherako mekanismoa, historiako lehen ordenagailua. bidalketan
Holandar Hegalariaren elezaharraren egia
Atalak: Naturaren bitxikeriak
Lasai: nahiz eta mamuak eta elezaharrak aipatu izenburuan, ez dugu Iker Jiménez eta antzekoen ildotik jarraitzeko inolako asmorik, kontrakoa baizik. Hauek mamu, izpiritu edo martetarrei leporatzen dizkiete fenomeno (edo iruzur) ugari, eta guk fenomeno horiek azalpen zientifiko eta arrazional erraz bat daukatela gogoratu nahi dugu.
XVII. mendetik hasita eta orain dela gutxira arte, “Holandar Hegalariari” buruzko elezaharrak kontatu dituzte marinelek. Holandar Hegalari hau ustezko mamu itsasontzi bat omen zen, ekaitz bortitz baten ondorioz hondoratu zena, baina bekatu baten ordainean edo (arrazoiaren bertsio ezberdinak jasotzen ditu ahozko nahiz idatzizko tradizioak) betirako itsasoa zeharkatzera kondenatua izan zen, sekula portu batera heldu gabe. Izenak iradokitzen duenez, mamu itsasontzi hau ez dabil ur azaletik, itsasoaren azalaren gainetik hegan baizik (eta horrek ikusleari mamu itsasontzi baten aurrean egotearen zantzua eman beharko ziola suposatzen dugu). Marinelen kondairek esan ohi zutenez, Holandar Hegalaria ikustea ekaitz bortitz eta arriskutsu baten iragarpena zen nonbait, herioaren hurbiltasunaren iragarpen bat.
Ados, marinelek denbora luzeegia ematen zuten itsasoan, bakardadean, gorabehera handirik gabe, eta portura heltzerakoan euren esperientziari buruzko interesa piztuko zuen zerbait asmatu beharko zuten. Gainera, guztiok badakigu elezaharrak nola sortzen eta zabaltzen diren: nik ez dut ikusi, baina nire anaiak-lehengusuak-koinatuak ikusi zuen … Baina marinel hauek (edo guztiak ez behintzat) gezurretan ez zebiltzala esango bagenu? Kondaira honek atzetik egia daukala esango bagenu?
holandarra, ez dakigu, baina hegalaria bai
Zer deritzozue hemen alboan atxiki dugun argazkiari? Photoshopik ez daukala ziurtatzen dizuet. Itsas azalaren gainetik hegaz doan (edo itxura hori ematen duen) itsasontzi bat.
Argazki honen azalpena, eta Holandar Hegalariaren kondairarena ere, “Fata Morgana” izeneko ispilatze mota batean datza.
Fata Morgana izeneko fenomeno hau, “gaineko ispilatze” mota konplexu bat da. Gaineko ispilatzeak, orokorrean, ilusio optiko bat dira zeinean benetako objektua dagoen lekuan baino gorago dagoela ematen duen.
Fata Morgana hau gertatzeko, inbertsio termiko bat gertatu behar da, alegia, atmosferako beheko geruzetan, aire epel geruza bat egon behar da aire oso hotzeko beste geruza baten gainean. Inbertsio termiko honek “atmosfera hodi” bat sortu behar du, horretarako bi aire geruzen tenperaturek oso ezberdinka izan behar dutelarik. Hodi honek errefrakzio lente baten funtzioa egiten du eta argi izpiak kurbatu egiten ditu. Fata Morgana eragiteko, inbertsio termikoak edo bi geruzen arteko tenperaturen aldeak handia izan behar du esan dugunez, argi izpien kurbatura lurbiraren kurbatura baino handiagoa izan dadin.
Fata Morgana
Horrela, zeruertzean edo hurbil dagoen objektu bat (itsasontzi bat, irla bat … ) guztiz eraldatua edo desitxuratua agertzen da ikusle baten begietara. Ikusleak, horretarako, atmosfera hodiaren barnean edo azpian egon behar du. Adibidez, Fata Morganak objektu bat beraren kopia anitz sorrarazi ditzake, bata besteren gainean, bai zutik edo baita buruz behera ere, alboko argazkian ikusten denez: itsasontzi bat beraren irudia hiru bider errepikatzen da bata bestearen gainean baleude bezala, behekoa eta goikoa zutik agertzen dira, eta erdikoa buruz behera (horretaz gain, argazkian “atmosfera hodia” guztiz argi nabaritzen da). Beste kasu batzuetan objektuaren itxura guztiz eraldatzen da ezagutezina bihurtu arte ere, bai objektua luzatu eta zapalduz, edo estutuz baita ere. Fata Morganak gainera itxuraz aldatzen dira etengabe, segundo gutxiko aldearekin, eguratsaren egoerari jarraituz.
Aipatu dugun efektu hau (itsasontzi anitz bata bestearen gainean) izenaren jatorrian dago, ispilatzeak gaztelu baten itxura hartzen zuelako, airean omen zegoen gaztelu bat gainera,
fata morgana 2
eta hau aztien edo sorginen (“fata” italieraz) lana izan behar zuela sinesten zuten marinelek.
Eta zer ikusirik dauka ispilatze honek elezaharraren beste zatiarekin, alegia, ekaitz gogor eta hiltzaileen iragarpenarekin? Guztia, erabatekoa, izatez Fata Morgana eragiteko beharrezkoak diren egurats baldintzak (inbertsio termiko handiak) ekaitz bat sortzeko egokienak baitira.