Gurekin nahi zaituztegu
“Gaur ihes egin nahi dut.. Lau paretek osatzen duten eguneroko honetatik irten.. Gaurkoan olatu uhinen gainetik,zure itsas bazterrera dijoan itsasontzia izan nahi dut… Soilik zure iparra markatzen duen ipar horratza… Igoko dituzun mendi magal guztietako behelaino… Zure gauak argiz margoztuko dituen polar izarra.. Gaurkoan maitasun hitz bilakatu nahi dut,bidaltzen ari natzaizun eskutitz honetan ondo inprimatua gera nadin.. Gutunazala irekitzean eta irakurtzen hastean,zure...
Read MoreEtorkizuna Gure Eskuetan
Etorkizuna gure eskuetan dagoelako! Zorionak Euskal herria, gu guztion ametsaren bidean batzen asmatzeagatik! Ona hemen Gure Esku Dago ekimenaren gizakatearen inguruan egin berri dudan bideoa! Ikus dezatela hemen herri bat badagoela eta bere etorkizuna erabaki nahi duela!! Gora Euskal Herri aske eta burujabea!! Gure Esku dago! Gure eskubidea da! Zabaldu...
Read MoreEskerrikasko
Askegunearen urteurrena oroitu asmoz bideo bat egin dut.Hona hemen!! Zabaldu dezagun auziperatuen memoria!! eskerrikasko!!
Read MoreGutuna: Errepikatzen garenak geu gara
Gaur ez,gaur ez dago aurreko egunetako gau izartsurik.. Gaur atzoko indarrak ihartu zaizkit,zelan daude zureak laztana? Gaur lainoek bere legea inposatu eta zeru guztia estali dute bere izara gris ilunaz… Bai,nere ortzemuga ere zure zeldakoa adina grisez margoztua dago gaurkoan… Gaur eguzkiak bere irribarre argitsua etxean utzi du ahazturik… Nik neuk ere ahaztu dut gaurkoan hain keinu ximple bezain betegarria nola egiten den… Eta zeurea,zeure irriaren argia, iada...
Read MoreZelan maitatzen da?
Zelan maitatzen da ondoan ez dagoena? Nola laztandu daiteke distantzia baten handitasunean galdua dagoena? Zelan bizi daiteke bi begi urdin eder horien presentziarik gabe? Nola garaitu daitezke momentu zail ilunak, maitatua den horren irribarrea gabe? Zelan esnatu daiteke bat, egunero ohearen alboan hutsune bat izanda? Nola besarkatu daiteke ez dagoena? Zelan muxukatu daiteke faltan botatzen dena? Nola bete daiteke bizitzako puzzlea, guztiz osatzen duen pieza falta denean? Zelan eman daitezke...
Read MoreErasotzaile bat erasotzen
Zein uste duzu zarela? Zer uste duzu egiten ari zarela? Gizonago sentitzen al zara zure bikote kideari eskua altxatzen diozun bakoitzean edo iraintzen duzunean? Utz iezadazu barre egiten,ez egoera honetaz noski, negar egiten hasi eta malko bakarra ez uzteko modukoa baita.Utzi iezadazu zutaz barre egiten,bai, ondo irakurri duzu,zutaz barre egingo dut sakonki eta inolako gupida izpirik gabe. Presta zaitez, izan ere hemen eta orain erasotua izango dena zu izango baizara eta ez dadila aurrekari...
Read MoreSententzia: Ixilarazteko ahots gehiegi gara
EPAILEA: Gaurkoan eseritzen den akusatua Euskal Herria du izentzat,Espainiar estatuaren aurkaritzagatik,terrorismoagatik eta estatu politikarentzat izorratzaile izateagatik akusatua dago. Zer duzu aitortzeko? EUSKAL HERRIA: Lehenik eta behin esan ez naizela inoiz espainiar legediarekiko desobediente izan, izan ere ez bait diot sekula obedientzia eskaini.Bigarrenik,terrorista deitzen didazue…zer da terrorismoa? nik egin dudan gauza bakarra,zuen erasoetatik defendatzea izan...
Read MorePresoengatik
Ez, ez naiz inoiz borrokaren mundu honen parte izateagatik damutuko,ez dut sekula iritziz aldatuko..Izan ere, ingurugiro honetara ateak irekitzeak zuganaino eraman nau,zugana zuzentzen nauen bidea eraiki du,zu ezagutzeko aukera eman dit. Egia da batzuk esaten duten bezala ezagutu izan ez bazintut ez nukeela sekula zu argazki batean eta ez nere alboan ikusi beharrak sortzen duen inpotentzia hori sentituko,ez nituzkeela zu faltan botatzeagatik botatzen ditudan malkoak botako,ez nukeela zure...
Read MoreBiktimak eta “Biktimak”
Asteburu honetan AVT-ren (Asociación victimas del terrorismo) beste ekitaldi baten ikusle izateko aukera izan dugu eta gainera gure lurretan.Madrilgo Kolon enparantza hartan burutu zuten ekitaldi nazional hark utzi zituen irudiak oraindik ere gure subkontzientean hiltzatuta ditugularik,erakunde polemikoak Ebro ibaia zeharkatu (Oso irudi eta metafora sinbolikoa da ibaiaren zeharkatze hau,konkista batean bezalaxe) eta gure lurretara heldu zen haien aldarrikapenak egiteko asmoz. Hemen hasten da...
Read MoreEzpatadantza
Danba! Danba! Danba! Norbait ate joka dago.Norbait hamaika urte daramatzazki atea jotzen. Hasieran kolpeak fortissimo etengabean elkar jarraitzen ziren.Urteen joan etorriarekin, egoeraren arabera mezzo forte batera jeisten ziren haien intentsitatea (batzutan iduri izan du ahaztu ahal izan ditugula,alde egin zutenaren itxaropen izpi inuxente hori edukitzeraino,gure bizitzen egunerokoa “normaltasunez” egiteraino) baina azken egun hauetan berriro ere crescendo jarrai eta bortitz baten...
Read More
Iruzkin berriak