Iñigo Rodríguez
Munduaren gobernua osatzen duten boteretsuen injustiziak herriaren hitz xume baina aldi berean indartsuez salatzeko kantoi umila da honako esparru hau. Kritika donostiar gazte baten begietatik. Zine eta telebista errealizazioan tituluduna, argazkilaria eta idazle zaletua.
Gutuna: Errepikatzen garenak geu gara
Atalak: Sailkatugabeak
Gaur ez,gaur ez dago aurreko egunetako gau izartsurik..
Gaur atzoko indarrak ihartu zaizkit,zelan daude zureak laztana?
Gaur lainoek bere legea inposatu eta zeru guztia estali dute bere izara gris ilunaz…
Bai,nere ortzemuga ere zure zeldakoa adina grisez margoztua dago gaurkoan…
Gaur eguzkiak bere irribarre argitsua etxean utzi du ahazturik…
Nik neuk ere ahaztu dut gaurkoan hain keinu ximple bezain betegarria nola egiten den…
Eta zeurea,zeure irriaren argia, iada horitzen hasia den argazki horren bitartez oroitu beharrak ere ez du hutsune hau betetzen…
Eta zerua,zerua irribarre horren faltaz oharturik,negarrari ekin dio gu guztiak bustiko gaituelari erreparatu gabe…
Gaur dena goibeltasunaren koloreaz margoztua dagoela dirudi…
Nere goibeltasuna tamaina honetakoa bada ezin irudikatu dezaket nolakoa izango den zurea…
Telefonoa ere hunkitu eta hitzik gabe geratu da gaurkoan,ez du hots egiten..
Bai maitea,iada ohartu naiz telefonoa hots egiten ez duen egun horietan zeu zarela deitzen duena..
Ohitu egin naiz zure isiltasunezko deietara…
Badakit ezarri diguten zigorraren zati krudel bat gehiago direla zure ixiltasunezko dei ezinduak…
Minez begiratzen dut gelako leihotik eta are mingarriagoa egiten zait zu ere berdin irudikatzea zure zeldako lehio barrotedunaren tartetik…
Gaur ere distantzian elkartuko ez diren bi begirada galduak,muxu baten osotasunean urtuko ez diren ezpainak,elkar besarkatuko ez diren desioak dira bionak…
Gaur gure egunerokoa atzekoz aurrera dagoela dirudi,ume txiki batek pijama jartzen duen unean aldrebes jarriko balu bezalaxe..
Baina aldrebeskeri guzti honetan,geu jarraitzen dugu ordena mantentzen…
Gauzak aldatzeko borrokatzen hari garen honetan,etsipenak etsipen,egun beltz batetik bestera,geu gara geure egunerokoari estu bada ere tinko eusten diogunak…
Gaur geure honetan errepikatzen garen bakarrak geu gara..
Izan ere hementxe aurkitzen gara,atzo bezalaxe eta zihur asko bihar bezala, geure papertxo zuri honetan berriz ere betiko hitzak idazten..
“Maite zaitut”