Upfronts 2016: Zure telesail gustukoena bertan behera ala berritua? ez galdu gida hau!
Estatu batuetan, urtero, Upfronts deituriko ekitaldia antolatzen dute. Bertako telebista kate garrantzitsuenek ( NBC, ABC, FOX CBS eta CW) kazetari eta iragarleei, egiten dizkieten aurkezpen desberdinetan datza, hurrengo urterako zer prestatu duten ezagutarazteko. Teaser, trailer eta atal pilotu desberdinak erabiliz, amua heltzeko helburuarekin. Baina proiektu berriak aurkezteaz gain, aireratu dituzten telesailen artean, zeintzuk merezi duten berritzea eta zeintzuk ez, bezalako erabakiak ere...
Read MoreMunduko harresien eguneroko drama bi zuzendari euskaldunen telesail berrian
Berlingo harresia erortzean, bereizketa harresiak iraganean artxibatu genituen. Errealitateak justu kontrakoa dio, ordea. Sekula baino harresi gehiago daudela, egun. Milaka kilometro hesi, burdina-sare, txarrantxa zein harresi daude planetaren luze-zabal anitzean. Gero eta hesi gehiagok banatzen du mundua. Alde batean nahiz bestean daude gizakiak. Ez dago zertan eztabaidatu harresiok zentzugabeak edo logikoak, ezinbestekoak edo saihesgarriak diren. Hori da izan baita hain zuzen, Pablo Iraburu...
Read More"Hap and leonard": urteko lehen sorpresa, Sundance Tv-ren eskutik
Sorpresa erraldoia, Sundance Channel kateak ekoizturiko telesail honek eman didana. Aurreko ekoizpenetan erakutsi bezala -“Rectify” ala “Top of the Lake” adibidez- , beste behin ere, lan desberdinak eta ausartak egiteko prest dagoen katea dela frogatu baitu. Tarteko iritzi posible guztiak suntsituz, onerako ala txarrerako, ikuslea epel uzteko batere intentziorik ez duen telesail berri bat estreinatuz: “Hap and Leonard”. Protagonista guztien arteko kimika eta beraien...
Read MoreAmerican Crime II: tsunami bilakatzen den ur tanta
Azken urteetan Fargo eta True detective telesailetan gertatu bezala, American Crime-en lehen denboraldiak ez du batere zer ikusirik bigarrenarekin. Trama eta pertsonaia guztiz desberdinak direlako, baina kasu honetan beste bereizgarri batekin: lehen denboraldiko aktore berdinak azaltzen direla, baina pertsonaia desberdinak gorpuztuz. Estatu Batuetako institutu bateko nerabeek, hain tipikoa izaten den festa horietako bat antolatu dute. Hurrengo goizean sare sozialak mutil gazte horietako baten...
Read MoreUrte hasierako 10 telesail onenak
Islandiako naturaren indar ikaragarria, energia berriztagarriak ardatz dituen enpresa baten barrenak, erlazio sentimentalei eta adiskidetasunari buruzko hausnarketa bat ala 70. hamarkadako New York hiritik, musikaren industriaren bitartez bidaia frenetiko bat. Mundu osoko telesailak jarraitzeak hori dauka, bata bestearen muturrean kokatzen diren gai eta istorioak ikusi ditzakezula eta hain desberdinak izanik ere, erabat harrapatzeko gaitasuna dutela. Urtearen lehen laurdena igaro den honetan,...
Read More“Love”: gorrotatu ala maitatuko duzun telesaila
Netflix plataforma digitalak, argi zeukan hasieratik, maitasunaren gaia jorratzerako orduan, azken urteetan gauzak aldatu egin direla. “Neskak mutila ezagutzen du” istorioek ez dute batere interesik eta jokoaren arauak aspaldi aldatu ziren, ia zerbait anarkikoa bihurtzeraino. Komedia erromantikoetan maisu den Judd Apatow zuzendari eta ekoizlea fitxatzeak gainera, apustu hori azken muturreraino eraman nahi izan dutela frogatu dute. Love, gaur egungo erlazio sentimentalei eta...
Read More"Bedrag": urteko lehen harribitxi nordikoa
Borgen, Bron/Broen, Forbrydelsen, Jordskott, Äkta människor, Kampen om tungtvannet, 1864…azken bost urteetan, telesail bikain guzti horiek leku beretik jaio izanak, Europa Iparraldean zerbait oso ongi egiten ari direnaren sintoma garbia dira. Baina bolada hori ez da hor eten, ezta gutxiago ere. Pantaila txikiaren arloan, Ingalaterra eta AEB-kin parez pare lehiatzeko argudio sendoekin hasi baidute urtea. Zerrenda horri, beste ezinbesteko ekoizpen bat gehitu behar baitiogu;...
Read More"Vinyl" telesailaren soinu banda aztertzen
Hiru egun besterik ez dira falta, aurkezpen-gutun ezin hobea duen telesail hau estreinatzeko. Alde batetik, Terence Winter-en gidoia. Bestetik, ekoizpen lanetan, Scorsese eta Mick Jagger ageri direla. Eta azkenik, HBOren zigilua itsatsia dakarrela. 70. hamarkadako New York hiritik, musikaren industriaren bitartez bidaia bat bizi ahal izango dugula ziurtatu dute sortzaileek. Punk, Hip hop eta disko musikaren sorrerarekin batera, Richie Finestra (Bobby Cannavale), diskoetxe garrantzitsu bateko...
Read More2016ko telesailen gida!
Urte berria gogotsu hasteko, 12 hilabete hauetan zehar iritsiko zaizkigun telesail berrien gida moduko bat idaztea pentsatu dut. Kontuan izanik ehunka estreinaldi berri iragartzen dituztela urtero, bahetze moduko bat egin dut lehenik. Inongo irizpide korapilatsu erabili gabe. Aktore eta sortzaile konkretuei erreparatuz, ala istorioa bera zeri buruzkoa den irakurriz. Eta jakina, errezetari, intuizio-friki gramo dezente gehituz. Ah! eta postre moduan, jada estreinatu diren telesailen...
Read More"Making a Murderer": Aho zabalik utziko zaituen telesail-dokumental harrigarria
“The Jinx” telesail-dokumentalak harritu bazintuen, “Paradise Lost” trilogiarekin itzulipurdika erori bazinen eta “Dear Zachary: A Letter to a Son About His Father” dokumentalarekin negar-makoz bustia amaitu; ez galdu mesedez, Netflix plataforma digitalak estreinatu zuen “Making a Murderer” harrigarria. Aitortu behar dizuet, krimenen inguruko dokumentalen oso zalea naizela. Nik uste, gai honen inguruan dagoen ia guztia ikusi dudala. Aipaturiko...
Read More
Iruzkin berriak