Ikusi makusi... zer ikusi?
Hasiera » Albisteak » Astakeria berria AEBetako telesail batean: Sanferminak eta terrorismoa
maiatza30 4

Astakeria berria AEBetako telesail batean: Sanferminak eta terrorismoa

Atalak: Albisteak, Gomendioak, Telesailak

Sina título-2

Xenofoboa, atzerakoia, negargarria, astakeriaz betea eta txarra…oso txarra. Horiek, aurten estreinatu den  Criminal Minds: Beyond Borders telesaila deskribatzeko hitz aproposenak.  Ideia bat egin dezazuen, AEBetako kritikarien artean,  “xenophobia”  bezala ezagutzen dute jada ekoizpen hau, pentsa beraz zer nolako perlak topa daitezkeen bertan; baina perlak baino, astakeriak eta galantak,  12. atalean ikus ditzakegunak. Ezingo nuke atal bakar bat kiskaltzetik salbatu, baina lehen denboraldiko El toro Bravo izeneko atala ikusi ostean, ni neu botako nintzateke sutara.

Criminal Minds telesail ezagunaren spin-off moduan aurkeztua, mundu osoan dauden estatubatuarrak defendatzeko helburuarekin, elitezko FBIren talde baten egunerokoa kontatzen du telesailak (uau!). Atal honetan, kide eta indar guztiak batu beharko dituzte jakina, Euskal Herria ez baita txantxetan ibiltzeko moduko tokia… txan txaaaaaan! Honela dio atalaren sinopsi ofizialak:

“The IRT heads to Pamplona, Spain during the running of the bulls. The ears of a missing American tourist are found and the team speculates that the crime is politically motivated.” 

IRT taldeko buruzagiek,  Iruñera bidaiatu beharko dute, entzierroak gertatzen ari diren momentu berean. Desagerturiko turista estatubatuar baten belarria azaldu da eta badirudi krimen horren atzean, motibazio politikoak daudela (ikaragarria e!).

Sin tí2ulo-1

Gary Sinise aktore ezaguna, atzean ikurrinaren irudiarekin

Felix Linaresek aurkezten duen  La noche de saioan, askotan aipatu dute Hollywood eta Euskal Herriaren arteko erlazio bitxi (eta askotan barregarri) hori. Adibide ugari izan ditugu zazpigarren artean, baina 2015ean Narcos telesail bikainean ikusi bezala, pantaila txikian ere, Euskal Herriko kultura eta historia irudikatu nahi dutenean, ikuspegi nahiko distortsionatua dutela frogatu dute.

Baina aipatzen ari naizen telesail honetan egin dutena azaltzeko, nire hitzak motz geratuko direnez, hobe irudietara jotzea.  Hementxe atal osoa (erdarazko azpitituluekin, saiatuko naiz aurrerago euskaratzen). Ea zein minututatik aurrera hasten den zuen belarri eta begietatik odola irteten…

Herrialdea: AEB Estados Unidos
Sortzaileak: Rob Bailey, Matt Earl Beesley, Laura Belsey, Colin Bucksey, Jeremiah S. Chechik, Félix Enríquez Alcalá
Aktoreak:  Gary Sinise, Alana de la Garza, Daniel Henney, Tyler James Williams, Annie Funke, Afsheen Olyaie, Bobby T, Ezra Dewey, Kelly Frye
Denboraldiak: 1 (eta bakarra espero dut)
Atalak: 13

Sin título-1

4 Iruzkin

  1. ibon | 2016 maiatzak 31 at 12:58

    Hori ez da astakeria bakarra, Iruñeako patroia ez da San Fermin, San saturnino baizik

    Reply
    • tatxikoma | 2016 ekainak 1 at 23:26

      (Iruñeko patroia)

      Reply
  2. Abou Basque Country | 2016 maiatzak 31 at 16:09

    Oso ona!!!

    Eskerrik asko.

    http://aboutbasquecountry.eus/2016/05/31/cuando-los-guionistas-de-una-serie-no-saben-de-que-escriben-o-las-tonterias-que-se-pueden-decir-sobre-pamplona/

    Reply
  3. Consolmango abadea | 2016 ekainak 1 at 9:18

    Aurkikuntza aparta! Fikzioa gustatzen jakonantzako asmakizun galanta. Deskuidau ezkero El Mundok DVDan atarako dau.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Cuando los guionistas de una serie no saben de qué escriben, o las tonterías que se pueden decir sobre Pamplona | About Basque Country - […] (Sigue) […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Gaizka Izagirre

Zinema nire pasioa. Mundu osoko telesailak deskubritzea, nire adikzioa. Dokumental harrigarriak aurkitzea, bizioa. Ikusitako guzti horrek, nigan sortzen duen gaixotasun kontrolaezinaren sendabidea, blog honen bitartez zuekin partekatzea. Ongi etorri.

@Gaizka_Izagirre

Jarraitu @Gaizka_Izagirre

Azken txioak

@Gaizka_Izagirreren Txioak

Azken bidalketak

  • Emakumezko protagonistak pantaila txikian; ezinbesteko 25 telesailak
  • Gora umore absurdoa!
  • “Gorakada Euskal Herrian errodatutako proiektu kopuruetan”. Eta zer?
  • Istorio txikien handitasuna
  • 2017ko film onenak (eta zergatik ikusi)

Iruzkin berriak

  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda • ZUZEU(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • “Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda | Azkue Fundazioaren Egunkaria(e)k Gaizka Izagirreren bloga bidalketan
  • Jon(e)k Azken urteetako telesail handienak, agur esan digu. Oraindik ikusi gabe? bidalketan
  • Jon(e)k 2017ko telesail onenak (eta zergatik ikusi) bidalketan
  • Jon Artano Izeta(e)k Gora umore absurdoa! bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila

Kategoriak

  • 2013ko blogari berriaren sari berezia
  • Albisteak
  • B.S.O
  • Crowdfunding-a
  • Dokumentalak
  • Emakumea zineman
  • Euskal Zinema
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea 2015
  • Film laburrak
  • Gomendioak
  • Irratiko saioak
  • Kritikak
  • Laburmetraiak
  • Making of
  • Pelikulak
  • PIXAR-GHIBLI
  • Sailkatugabeak
  • Sariak
  • Telesailak
  • Upfronts
  • Zerrendak
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemari eskutitza
  • Zuzendariak

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA