Martin Bañez Artazubiagakoaren eresia

Mondragoe erre eta Gomez Gonzalez indarrez hil ondoren, Gipuzkoako merio nagusia zen Pero Lopez Aialakoak, bandoen arteko liskarrak bukatzeko asmoz, zigor eredugarri batez punitu egin zituen Mondragoekoak. Zaldunak sutara kondenatu, kapareak itoarazi putzu batean, harri astuna lepotik zintzilikatuta, eta beste enparauak urkamendira bidali zituen, nahiz, azkenean, heriotza-zigorra lursail eta diru-isunekin ordeztu. Bakea azalekoa omen zen eta 1464ko maiatzaren arratsalde batean, bost oñaztarrek Martin Bañez Artazubiagakoa erail egin zuten, Ibarretako olatik Mondragoera etxeratzen ari zenean. Alargunak negar saminari eman zion, eresi askoren bidez. Horietako bat Esteban Garibaik bildutako hau, non azpimarratzekoa den tonu oldarkorra.



Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude