Gaitzerdi
Hasiera » Sailkatugabeak » Santa Ageda bezperan, kantatzeko hamaika modu bilatu dituzte kolektiboek aurtengoan
Ots04 0

Santa Ageda bezperan, kantatzeko hamaika modu bilatu dituzte kolektiboek aurtengoan

Atalak: Sailkatugabeak

Ilustrazioa: @olentzero_gas

Jai pagano-erlijiosoa dukegu Agate Deuna. Neguko solstizioaren ondoren, makilekin lurra joz berau udaberrirako esnatzea omen zentzua; eta parean dator Quincianori ezezkoa emateagatik bularrak moztu zizkioten Ageda martiriaren historia, bularrak emankortasunaren sinbolo hartuz gero. Hainbat ezaugarrik egiten dute berezi bezperako erronda: neguko astegun buruzuri batean berandu arte herriko kale edo mendietako baserri denak pasatzea zintzarria bustiz lagunartean; bertsolari hasberrientzat plazaratzeko lehen aukera atsegina izatea, buruz ikasitako koplak kantatuz bat-batekoen itxurari gordez; urtean lau bat aldiz soilik elkartzen den kuadrila adin-artekoa, urtean hirutan soilik janzten den arroparekin joatea urtean birritan soilik banan bana agurtuko dituzten baserrietara…

Aurten kalez kale edo baserriz baserriko santa eskeak bertan behera geratu dira, baina hainbat modutara ospatuko dute Agate Deuna Euskal Herriko zenbait bazterretan. Haien bilduma moduko bat egiten saiatuko gara artikulu honetan:

Altsasuko Gaztetxeak “Gonbidatu izatetik protagonista izatera” dokumentala emango du 19:00etan, emakumeek ospakizun honetan izan duten papera aztertzen duena. Dantzatzen lehenengoak izan ziren bi emakumek hartuko dute hitza: Santa Agedan dantzatu zuen Garazi Urrestarazu eta San Pedron dantzatu zuen Camino Mendiluze. Hemen dago dokumentala ikusgai:

Harituz Bertsozale Taldeak antolatutako ekimenaren baitan, Alegiako bi bertsolarik betaurreko morez kontatu dute bertso honetan Agate Deunaren historia:

Osasun neurriak betez kantatu dute, adibidez, Donostiako Aitor Ikastolan:

Argazkia: @inigobalda.

Amorebietako Lauaxeta Ikastolako umeek zahar etxekoei kantatu diete:

Bihotzetatik lehioetara. Honela abestu deutsee ikasleek adineko egoitzetakoei. Besarkada bat guztiei! /
Desde el corazón a las ventanas. Es como han cantado los alumnos/as a los residentes y trabajadores de Orue.#LauaxetaIkastola #SantaAgeda @ImqEuskadi pic.twitter.com/Ae2qSLrDmN

— Lauaxeta Ikastola (@lauaxetaikastol) February 4, 2021

Zestoan herriko santa eskeko kideek bideo bat osatu dute, Danbolin hedabidean jakitera eman dutenez: “Aurten bideo bat egitea erabaki dugu. Baserriz baserri ezin dugu joan baina aitortza bat egin nahi izan diegu baserritarrei bideo honekin. Urtero beraiek dira gu etxean hartzen gaituztenak eta aurten, guk ordainetan zerbait ematea erabaki dugu” azaldu dute santa eskeko taldeko kideek. Bideo horretan, Aitor Salegi eta Gorka Olaizola bertsolariek kopla bana eskaini diete baserri bakoitzari eta azken urteetako argazki eta bideoak gehitu dizkiete. Gaur baserriz baserri banatuko dute bideoa taldeko kideek:

Tolosaldeko Harituz Bertsozale Taldeak aurtengo eskea etxeetara iristeko modua bilatu du: sare sozialetan bailarako lau bideo zabaldu ditu, 21 herritan 30 koplarik kantatutakoekin:

Anoeta-Tolosa-Berastegikoa:

Alegialdeakoa:

Aiztondo bailarakoa:

Gaztea irratiak aktualitateari lotuta moldatu du kopla kantua:

“Santa Agedako Koplak Pandemiari”- @DidaGaztea

COVID ON ETXE HONTAKO DENOI
FROGAK EGITERA GATOZ
PHIZER-IK PHIZER BOLADA TXAR HAU
AURTEN AMAITZEKO ASMOZ

EZ GAUDE OSO ABERATS BIRUS
PCR TA ANTIGENOZ
BAINA BASTOIEZ SANO GABILTZA
TA SARTU NAHI DUGU GOGOZ#SantaAgedaBezpera @eitbeus pic.twitter.com/vJhoRP1s4N

— gaztea (@gaztea) February 3, 2021

Zenbait waxap taldetan kopla kantari elkarri erantzunez aritu dira.

Etxe barruan kantatzeko eta horrela kantuak eta koplak gogoratzeko deia egin du urtero Hernanin erronda egiten duen Ohitura Zaharra abesbatzak. Astigarragan, etxean abesteko proposamen hori erraztuko du Aiztondo abesbatzak. Izan ere, lau lagun aterako dira, karroa eta baflea hartuta, Santa Ageda bezperako doinuak zabaltzera. 18:30etan abiatuko dira, Kontxa Etxeberria plazatik. Urumeako Kronikan irakur daiteke gehiago ekimen hauen berri.

Abanto-Zierbenako Udalak zozketa antolatu du herritarrek sare sozialetan zabalduko dituzten Agate Deunako koplen artean. Getxoko udalak ere bai, El Correon irakur daitekeenez.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

@eeizagirre Twitterren

Jarraitu @eeizagirre


Tweets by @eeizagirre

Azken bidalketak

  • Santa Ageda bezperan, kantatzeko hamaika modu bilatu dituzte kolektiboek aurtengoan
  • Lehen negutik
  • Xomorroa ez, gobernuak dira indibidualistak eta pribatizatzaileak
  • Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu
  • Haurren eta emakumeen eskubideak SOS

Iruzkin berriak

  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan
  • Nola azaldu gazte bati sindikatua zer den: Joseba Barandiarani iruzkin bi • ZUZEU(e)k “Berdea da more berria” liburuaren aurkezpena bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA