Estitxu Eizagirre
Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.
@eeizagirre Twitterren
Azken bidalketak
- Bertsoikasgela: Umeekin bertsoa gozatzeko webgunea
- Ana Muñoz: “Alencop kooperatibarekin lortu dugu bi urtean 27 pertsonaren egoera erregularizatzea”
- Pape Niang: “Hainbeste urteren ostean hemen atzerritar izaten jarraitzen dugu, eta gure jatorrizko herrialdean ere dagoeneko atzerritar gara”
- Eneko Lazkoz txapeldun Pello Errota Sarian
- Ane Iturbe abokatua: “Egoera irregularrean dauden pertsonak dira, inola ere ez ilegalak”
Iruzkin berriak
- Estitxu Eizagirre(e)k Herritarroi Tabakaleran zerbitzatu ziguten pintxo beroa: turismoarekin zer datorkigun dastatzeko, mokadu bakarrean bidalketan
- Miel(e)k Herritarroi Tabakaleran zerbitzatu ziguten pintxo beroa: turismoarekin zer datorkigun dastatzeko, mokadu bakarrean bidalketan
- Maialen(e)k EAJren Masterra: Nola bilakatu astebetean ez-gaitu bat aditu produktu finantzarioetan? bidalketan
- Aita Xabierren oinordeak(e)k EAJren Masterra: Nola bilakatu astebetean ez-gaitu bat aditu produktu finantzarioetan? bidalketan
- Estitxu Eizagirre(e)k Bertako esnea erostera Mercadonara joan behar dut? ETB2ren sustapen kanpaina estalia bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko abuztua
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
Errepresaliatu politikoak IV. “Ez badago emakumeentzat bakerik ez dago benetako bakerik”
Atalak: Feminismoa, Herri mugimenduak
Nekane Txapartegik puntu hau jarri zien Kolonbiako Paola Salgado Piedraitari eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiari, Maiatzaren 1eko Festaren baitan apirilaren 28an Zurichen egin zuten mahai-inguruan:
Une honetan gatazkaren konponbiderako prozesuak ematen ari dira Euskal Herrian eta Kolonbian. Zer ekarpen egin ahal die feminismoak prozesu hauei?
Amaia Zufia: Ekarpen feministetako bat da gatazka politikoetan emakumeen errealitatea ikusgarri egitea. Azken urteetan emakume errepresaliatuekin elkartasun kanpainak egiten aritu gara, batez ere, oso egoera muturrekoak bizi izan dituzten Sandra Barrenetxea, Sara Majarenas eta bere alaba Izar, Arantza Zulueta eta Nekane Txapartegiren egoera salatzen eta ezagutzera ematen.
Zer den gatazka eta beraz zer bakez ari garen birkontzeptualizatzea eta problematizatzea da gure lana. Guk gatazkaK esaten diegu, pluralean, ez ditugulako hierarkizatu nahi gatazka batzuk besteen gainetik jarriz.
Estatuak bake prozesua erabat blokeatua badu ere, gizartean bada halako sentsazio bat “bakean” bizi garenarena. Eta hor feministok galdetzen dugu: zer bakez ari gara? Zer da bakea? Zeren gu erailtzen jarraitzen dute, bortxatzen, akosatzen…
Gertakari traumatiko bat aipatu nahi dut: 5 gizonek taldean bortxatu zuten emakume bat San Fermin festetan, eta tribunal batek sententziatu du ez dela bortxaketa izan, abusu bat izan dela baina ez dela indarkeriarik egon. Eta horrek agerian jarri du zer den patriarkatua, zer lotura duen estatuarekin, sistema judizialarekin, beren boterea erabiltzen dutenak emakumeen gorputzaz jabetuz… Horregatik egin genuen duela 2 urte kanpaina bat dioena: “Hau ez da gure bakea”.
Uste dugu bakea prozesu konplexua dela, modu integralean eta modu kolektiboan eraiki behar dena. Aitortza eman behar dio emakumeen egiari ere, eta hamarkadotan bizi izan dugun min guztia erreparatu behar du. Memorian eta justizia sozialean oinarritu behar da. Eta ezinbestekoa da presoak etxera itzultzea eta euskal errepresaliatuek jasan dutena erreparatzea.
Paola Salgado Piedraita: Kolonbian 60 urte daramatzagu intentsitate altuko gatazka armatuarekin: estatuaren gerra zikina eta honi aurre egiten dien hainbat insurjentzia armaturen artekoa. Kolonbiak azken hamarkadatan prozesu politiko bat egin du insurjentzien eta estatuaren artean, gatazka armatua gelditzeko eta bake bat egiteko Kolonbiako herri osoarentzat, justizia soziala eraikiz.
Lema hau erabili du mugimendu feministak: “Emakumerik gabe ez dago bake osorik”. Honek ekarri du emakumeek parte-hartze aktiboa izatea bakea eraikitzerakoan. Gobernuaren eta insurjentzien arteko negoziazioetan benetan leku bat izatea lortu dute.
Emakumeek eta emakumeen erakundeek landu dute gatazka armatuaren ondorioz biktima izan ziren emakumeen egia, justizia eta erreparazioa. Batez ere bermatzeko gatazkaren markoan egin diren genero krimenak ez direla errepikatuko. Badira gatazka anitzak, horietako bat emakumeen gorputzaren kontrakoa, eta ez badago emakumeentzako bakerik ez dago benetako bakerik.
Sorta honetako beste artikuluak: