Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia - Varroaren kontrako propoli+polen+eztiz aberastutako taloak

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Varroaren kontrako propoli+polen+eztiz aberastutako taloak

2008-11-26

Varroa erleek berek borrokatu dezaten formula bat Julio Cesar Diaz doktoreak eman zigun, 2007ko martxoan  "Varroaren kontra propolia" izeneko albistean eskaini genuena. Joan den ekainean Euskal Herrira egin zuen bisitan Hugo Agirre doktoreak beste formula bat erakutsi zien erlezainei, hau ere propolian oinarritua: propolia, polena eta eztia (edo xarabea) daukaten artopil edo taloak ipintzea erlauntzetan.

Erleek arto-irina asko maite omen dutenez, hori baliatzen da erleei propolia janarazteko, horrela beren immunitate sistema sendotu eta varroari aurre hobeto egin diezaioten. Diametroan 8 zentimetro inguru eta lodian 2 zentimetro duen talo bana ipintzen die erlautza bakoitzean. Taloak egiteko orea, honela osatzen du: 6 parte arto-irin, parte 1 propoli (%15-%20koa), parte 1 polen (ur pixka batekin pasta eginda) eta parte 1 ezti edo xarabe. Dena ondo nahastuta orea egindakoan, bolatxoak osatu eta horiek zapalduz lortzen dira taloak. Batzuetan ezti edo xarabe gehixeago ipini behar da, orea ondo manejatu ahal izateko. "Parte bat katilukada baldin bada, 40 edo 50 talo aterako zaizkizu", esan zuen Hugo Agirrek.

Arto-irina eta polena proteinak direnez, erlea umeak egiten hasi denean ipintzen zaio taloa. "Berek eskatzen dute gehiago behar badute, azkarrago edo mantsoago janez" esan zuen Hugo Agirrek.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan