Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Propolia - Propoliak irradiazioetatik babesten duela erakutsi dute Kroaziako ikertzaileek

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Propolia

Propoliak irradiazioetatik babesten duela erakutsi dute Kroaziako ikertzaileek

2008-02-04

Kroaziako Zagrebeko unibertsitate eta ospitaleetan ari den ikerlari talde batek aztertu du propoliak daukan ahalmena izaki bizidunak irradiazioetatik babesteko. Emaitza "Biological & Pharmaceutical Bulletin" aldizkarian plazaratu dute izenburu honekin: "Evaluation of the Radioprotective Effects of Propolis and Flavonoids in Gamma-Irradiated Mice: The Alkaline Comet Assay Study".

Irradiazio ionizatzaileak kantzerra eragiten duela gauza jakina da. Hori saihesteko, munduko mediku eta ikerlariek gaixoentzako produktu babesgarriak eskuratu nahi dituzte, baina hori lortzea erreza ez da, irradiazioetatik babesten dutenak gehienbat toxikoak suertatzen direlako. Horregatik ari dira ekipo asko produktu naturaletan ikertzen, naturak eskaintzen dituen antioxidanteen bila. Zagrebeko unibertsitateko eta honetako klinikako adituek esperimentuak egin dituzte xaguekin, hauei Kroaziako erlezainek bildutako propolia era kontrolatuan emanez, ondoren xaguak gamma izpiz irradiatuz.

Xagu batzuei irradiatu aurreko hiru egunetan eman zaie propolia eta besteei irradiatu ondorengo hiru egunetan. Denetan ere emaitza onak lortu dira, baina onenak aurretik prebentzio gisa propolia emandako xaguetan. Erleen mastika honek irradiazioen erredurak arindu eta DNAren aldaketak saihesten lagundu duela erakutsi du laborategian. Apiterapia erabiltzen duten medikuek aspalditik gomendatzen diete erleen propolia erradioterapia hartu behar duten gaixoei.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan