Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Pozoia-Apitoxina - Erreakzio alergikorako, gogoratu: Ciproheptadina Kloridratoa

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Pozoia-Apitoxina

Erreakzio alergikorako, gogoratu: Ciproheptadina Kloridratoa

2008-06-20

Hugo Agirre mediku eta apiterapeuta argentinarrak Gipuzkoako Urretxun ekainaren 17-19an eta Iruñean 18an eman dituen hitzaldietan esandakoetatik, zenbait informazio interesgarri bilduko dugu ondoko egunetan. Hona lehena: zer eduki behar duen erlezainak erreakzio alergiko larri bat gertatzekotan erabiltzeko. Hugo Agirreren ustez, erabili beharrekoa ez da ez antihistaminikoa (Epinefrina) eta ez adrenalina. Ciproheptadina Kloridratoa eduki behar prest injekzio intramuskularrean sartzeko, eta gainera kaltzioa, edo kaltzio karbonatoa edo (medikutara joanik) kaltzio glukonatoa.

Agirre doktoreak argitu zuen bera mediku ari den herrian duela urte batzuk egokitu zitzaiela erle afrikartuaren zabaltzearekin topo egitea, eta baserritar eta basogizonek betiko erleekin bezala jokatzen zutenez berriekin, denbora gutxian ixtripu larri asko gertatu ziren, erle afrikarrak oso erasokorrak direlako. Han ikasitakoetatik dago seguru Hugo Agirre Epinefrina bezalako antihistaminikoak ez direla egokiak animali hauen pozoiaren erreakzioei aurre egiteko, eta beste aldetik adrenalina ez dela erlezainek edo beste herritarrek erabiltzeko modukoa, horiek medikuek erabili behar dituztela eta gainera erreanimazio ekipoak dituzten lekuetan. Beraz, nahiz eta erlezainak era automatikoan errez injektatzeko moduan prestatuta saltzen den, Epinefrina ez usatzea aholkatzen du.

Ordainetan, Agirreren ustez serotoniniko bat usatu behar da. Eta honetan egokiena Ciproheptdina Kloridratoa da. Horren lana oso ondo osatzen du kaltzio mastikable batek. Mediku batek kaltzio glukonatoa zuzenean zainean sartuko balu, askotan arazoa errez konponduko litzateke besterik gabe. Beraz, erlezainak kutxatxo batean prest eduki behar du beti Ciproheptadina Kloridratoa injektatzeko eta horrekin batera kaltzio karbonatozko pastila.

(Hitzaldiak DVDan bildurik dauzka Luis Mari Intzak. Horiek edukitzeko interesa duenak, zuzenean eskatzen ahal dizkio).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan