Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Pozoia-Apitoxina - Erleen pozoiak artritisaren eta kantzerraren kontra dituen dohaiez artikulua

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Pozoia-Apitoxina

Erleen pozoiak artritisaren eta kantzerraren kontra dituen dohaiez artikulua

2007-06-11

Erlearen Pozoiak (apitoxinak) dituen ahalmen terapeutikoez artikulu berri bat plazaratu du "Pharmacology & Therapeutics" aldizkariak. "Therapeutic application of anti-arthritis, pain-releasing, and anti-cancer effects of bee venom and its constituent compounds" izena ipini diote beren azterketari Koreako Chungbuk eta Kyungwon-go sei ikerlarik.

Artikuluaren abstractak dioenez (irakurleak barka biezagu egin dugun itzulpen traketsa) "Apitoxina edo Erlearen Pozoizko terapia, medizina herrikoiak erabili izan du hainbat gaixotasun artatzeko, hala nola artritisa, erreuma, oinazeak, kantzer tumoreak eta larruazaleko gaixotasunak. Erlearen Pozoiak peptido ugari dauzka, horien artean melitina, apamina, adolapina eta abar, entzimak (adibidez A2 fosfolipasa), biologikoki aktiboak diren aminak (adibidez histamina eta epinefrina) eta peptidoak ez diren beste osagaiak, denak ere ahalmen farmazeutikoak dauzkatenak.

Erlearen Pozoiak artritisaren kontrako eraginak dauzkala erakutsi da hainbat artritis eredutan. Erlearen Pozoiaren osagai nagusietakoa den melitinak inflamazioaren kotrako eta artritisaren kontrako propietateak dauzka, eta kappaB faktore nuklearraren (NF-kB, ingelesezko sigletan) aktibitatea eragozteko duen ahalmena izan daiteke Erlearen Pozoiaren eraginen oinarrietako bat. Erlearen Pozoiaren eragin anti-nozizeptiboak
(nozizeptiboa oinazeak eragindako erantzuna da) demostratuta geratu dira, era berean.

Erlearen Pozoiaren eragin anti-nozizeptiboak ulertzeko garrantzizkoa gerta daiteke Apipunturan terapia larruazalaren azpian egitea. Horretarako mekanismo asko aipatu dira, esate baterako, bizkarrezurreko opioide errezeptorea eta zentrala aktibatzen dituela, edo a2-adrenergikoa eragiten, eta baita ere aktibatzen duela goitik beherako kanal serotonergikoa (serotonina neurotransmisoreari dagokiona). Horren mekanismoa esplikatu da baita ere, nozizeptibo eredu batzuetan Erlearen Pozoizko apipuntura bidez bizkarrezurrean c-Fos-en espresioa inhibitzen dela esanez.

Erlearen Pozoiak badu kantzerraren kontrako eragina ere. Iradoki da melitinak PLA2 aktibatuz sortzen duela zeluletan eragin zitotoxikoa, eta hori dela Erlearen Pozoiak minbiziaren kontra daukan eraginean mekanismo kritikoa. Melitina den peptido litikoa hormonen errezeptoreekin eta melitina eramango duen terapia genetikoa e
lkarrekin lanean jartzea, erabilgarri gerta daiteke zenbait kantzerren kontra, hala nola prostatakoaren eta bularrekoaren kontra, nerrira egokitutako terapia moduan erabiltzeko.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan