Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - Baionako UEUn "Apiterapia: erleei esker osasuna" ikastaroa uztailean

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

Baionako UEUn "Apiterapia: erleei esker osasuna" ikastaroa uztailean

2007-06-07

Udako Euskal Unibertsitateak urtero Baionan antolatzen dituen ikastaroen artean, lehenbiziko aldiz Apiterapia izango da ikasgai. Uztailaren 10 eta 11n "Apiterapia: erleei esker osasuna"  kurtsoa emango du Iñaki Gonzalo bizkaitarrak. Gonzalo biologoa, masajista eta apiterapeuta da eta urte batzuk daramatza erleak eta beren produktuak erabiltzen osasungintzan. Bi egunez (12 ordu denetara) luzatuko den ikastaro horretan beste bi profesional ariko dira Gonzalorekin batera: Mikel Sarasola biologo eta Gipuzkoako Erlezain Elkarteko irakaslea eta Idoia Larrañaga medikua.

20 pertsona hartuko dira gehienez ikastaro honetan eta 69 euro kostako da. Ikastaroa teoriko-praktikoa izango omen da. UEUk bere egitarauan dioenez, "ikastaro honen helburua Apiterapia zer den, zeintzu produktu, nola eta zertarako erabiltzen diren azaltzea izango da. Arlo honetan egindako azken ikerketa-lanak ere azalduko dira, biokimika, farmakologia eta medikuntzari dagozkienak. (...) Ikastaroan erleen ekoizkinekin egin daitezkeen produktuak ikusiko dira. Ezti desberdinak dastatu eta eztiarekin masaiak nola ematen diren ikusiko da". Antolatzaileen hitzetan, zabalik dago erleen munduarekin interesatua dagoen edonori.


© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan