2010-09-29
Atzo irailaren 29an hasi eta urriaren 2a arte Esloveniako hiriburu Ljubljanan ospatzen ari da Apiterapiako Nazioarteko 3. Foroa. Aurretik, Europar Batasuneko eta inguruetako erlezain elkarteen 1. biltzarra burutua dute 27an. Apiterapiaren azken azterketa eta berrikuntzak eta erlearen produktuen kalitatea aztertuko dira, Apiquality forumaren 2. edizioa ere bada eta. Apiterapiako foroa bi urtean behin burutzen da, maiztasun berarekin munduko beste aldean (2011an Argentinan) ospatzen den Apimondia biltzarrarekin tartekatuta. Egitarauan ikus daitekeenez, alor honetako pertsonalitate ezagunak joanak dira Ljubljanara. Bestalde, egun hauetan ospatzen dira Esloveniako hiri handienetan, uteroko bezala, erlezaintzako jaialdiak, milaka erledun eta herritar biltzen dituztenak. Eslovenia izango da erlezaintza Europan bizienik atxiki duen herrialdea, bertako arraza berezi bezain famatuaren jabe ere badena: Apis Mellifera Carnica.
© ARGIA.com