2008-01-28
Kanadan Island Abey Foods Ltd. konpainiak eztiz egindako produktu berria patentatu eta ipini du salgai: "Honey Drop" izeneko sisteman ekoitzitako ezti idorra. Honibe da bere marka. Betiko azukreaz asperturik daudelako edo osasungarriagoa delakoan kafea edo tia gozatzeko eztia erabiltzen duten herritarrak gero eta gehiago dira munduan, baina horietako asko kexu dira azukrearen aldean zikina edo likatsua delako. Sistema berria asmatu duen John Rowe-k, bestalde, ez zion ezti naturalari beste osagairik erantsi nahi, arto zirope eta holakorik. Orain ezti naturala dosi lehortuan erabil dezake nahi duenak, Kanadan behintzat, hatzetan erantsiko zaion beldurrik gabe. Agian Euskal Herrian ere norbaitek kopiatuko du denborarekin. Island Abey Foods Ltd. konpainia Edward Printzearen Ugartean ari da ezti kontuetan lanean aspalditik; oraingo jabeak horretan ari diren seigarren belaunaldikoak dira.
© ARGIA.com