Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Eztia - Aurpegiko larruazala garbitzeko eztiz egindako formula

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Eztia

Aurpegiko larruazala garbitzeko eztiz egindako formula

2007-07-02

Nili Nathan estatubatuarrak  bideo sail bat dauka ipinita aurpegiko larruazala zaintzeko formulaz osatuta: "Facial Masks for Beauty, Relaxation & Healing: Tips for Home Spa Treatments". Horien arteko batean proposatzen du bat eztiz egitekoa, edonork bere sukaldean oso errez ekoiztu dezakeena.  "Aurpegiko larruazala garbitzeko etxean egiteko errezeta" da bere izena. Ingelesez dago, eta hemen eskaintzen dugu euskarazko itzulpena.

"Gaur aurpegirako egindako errezetez ariko gara. Badakizue zuen sukaldea produktu naturalez betetako Mecca bat dela. Badituzue laranjak, eztia etxean aurpegirako kremak egiteko modukoa... Egiten oso erreza da, oso merkea, ona zure larruazalarentzako eta denbora aprobetxatzeko artea. Aurpegian maskara ipini aurretik egin behar duzun lehenbiziko gauza da zure larruazala garbi dagoela seguru egotea. Horregatik, lehenbizi erakutsiko dizut nola egin garbikari arin bat etxean eztiz egin dezakezuna. Has gaitezen. Nik aurretik neurtuta dauzkat, katilu erdi ezti (itzultzailearen oharra: "cup" ingelesez litro laurdena da gutxi gorabehera, eta ondorioz katilu erdia 125 gramo inguru), ipiniko dut ontzi honetan, eta ondoren ipiniko dut beste katilu erdi glizerina, erdia baino pittin bat gutxixeago. Honek asko elikatzen, garbitzen eta leuntzen du. Ondoren goilarakada bat olio erantsiko dìot. Hau ia sakratua dela diote, eta hala izango da, beraz koilarakada bat ipini, dena ondo nahastu... eta kopuru honekin badaukazu 10-15 alditarako. Ondo nahastu eta azkenik zure olio esentzial maiteena gehitu. Nik laranja erantsiko diot, gustokoen dudana delakotz. Laranja oso garbikari ona da, garbikari naturala, eta beraz 10 tanta botako ditut. Ohartuko zinen, laranja, alegia laranjazko olio esentziala, bazter guztietan ikusten dela, garbikarietan, airea freskatzekoetan... Oso usain ederra du. Hori eginik, nahasketa hau emateko belaki bat erabil ezazu. Pittin bat umedatu dut eta orduan... zure aurpegia garbitu horrekin. Ez da oso likatsua. Ondoren ur beroz garbitu eta aurpegia goxo eta garbi edukiko duzu, maskara bat ipintzen hasteko moduan".
 

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan