Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Euskal literaturan - "Mendiondo'ko erleak" ipuina (Lopez Mendizabal'dar Ixakak bildua)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Euskal literaturan

"Mendiondo'ko erleak" ipuina (Lopez Mendizabal'dar Ixakak bildua)

2009-02-08

(Lopez Mendizabal'dar Ixakaren "Erleak: beren bizitza eta oiturak" liburutik, Tolosa 1933)

Erleaz ipui ta asele edo kontu asko dira. Erleari beti begirapen bereziaz begiratu zaio. Orain dala gutxi arte beintzat, erlepil bat etzan diruz saltzen. Neronek ere bat edo beste etxera ekarri izan det anega bat gariren ordez.

Erleari etzaiola kalterik egin bear, esan oi da, eta argatik lapur batek ez du beñere erlepillik edo erleuntzik ostuko. Etxean jaiotzik, ezkontzik edo eriotzik izaten bada, bereala joango dira erleai adiraztera, eta erletegira sartzean itz goxoz eta leunaz itz egingo zaie, bestela asarretuta erleak alde egingo dute noski.

Ona emen martin Angiozar idazle atsegin eta nere adizkideak jaso duen ipui polit oetako bat:

Mendiondo'ko erleak

Mendiondo'ko baserritarra alper xamarra omen zan, eta ala ere bere etxeko lanak auzokoenak baño lenago egiñak ikusten ziran.

Bein, ordu betean bakarrik, etxeazpiko belardiko belarra segaz ebakia agertu zan. Igande batean, meza bitartean, beste soro bateko garia ere ebakia izan zan.

Auzokoak arrituta zeuden, langillerik an ikusten etzutelako. Mendiondo'ko baserritarraren emaztea ere kezketan arkitzen zan.

Igande batean, ikusi zuan onek bere senarrak lasto-azpian zerbait ezkutatzen zuela. Zer zan jakin-naiaz ara joan zan, eta olezko ontzitxo bat aurkitu zuen. Bildurrez iriki zuanean amar erle irten ziran.

Bereala, erleak emakumearen begien eta belarrien aurrean egan asi ziran, esanaz: "Zer egin, zer egin, zer egin?".

Emakumeak, ikaraturik, esan zien: "Sartu zaitezte azkar ontzian".

Ontzia itxirik, bere tokian utzi zuan, eta laisterka bere senarrarengana joan zan guzia esatera. Senarrak, orduan, aitortu zion lan guziak erle aek egiten zizkatela. Ordundik, emazteak ere agintzen zien edozer lan bereala egiten zuten.

Egun batean, batere lanik etzegoela, erleak etorri zitzaizkion etxekoandreari esanaz: "Lan, lan, lan".

Orduan, garia garbitzeko zuen bai berri bat eman zien, esanaz: "Zoazte, eta bean dagon upel utsa urez bete zazute. Errotako urbidetik ura artu, eta bai ontan jasoaz, etxe gañean dagon belarditik barrena ekarri".

Berealako batean onela egin zuten, eta laister erleak emakumearen belarrietara etorri ziran esanaz: "Lan, lan, lan".

Aspertu omen zan ontan eta senarrari esan zion: "Bai erle goikarriak! Aserretu-azi naute, eta goazen etxetik botatzera".

"Ondo da -erantzun zion senarrak- bañan beretako bakoitzari bere lan-saria ordaindu bear diegu".

"Emaizkatzute -erantzun zion emazteak- baratzan ditugun amar ateak"

Au esan bezin laister ateak odeietara egatu ziran, beren kua-kua garratzaz. Bañan orduntxe bertan ere erleak sumindurik alde egin zuten, eta etzan geroztik geiago Mendiondo'n erlerik ikusi.


© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan