Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Euskal literaturan - Erleak Pedro Agerre Axularren "Gero"n

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Euskal literaturan

Erleak Pedro Agerre Axularren "Gero"n

2009-10-22

Pedro Agerre "Axular"  (Urdazubi 1556 - Sara 1644) jo izan da euskal literaturako izar nagusitzat. Hark 1643an plazaratutako "Gero" liburuak gutxienik bi alditan aipatzen ditu erleak. Estreinakoz, lehenbiziko kapituluaren 21. atalean eta bigarren aldi batez 29. kapituluan 220. atalean


HASTEN DA GEROTIK GERORA DABILLANAZ, EGITEN DEN LIBURUAREN LEHEN PARTEA
NOLA BERTZEAK BERTZE DIRELA, ALFERKERIATIK
IHES EGITEAGATIK ERE BEHAR DEN
TRABAILLATU
LEHENBIZIKO KAPITULUA

21. (...) Bada aniamalia adimendurik eztutenek ere, behintzat erleek eta xinhaurriek, arrazoiñekin erranen derakute, beha diazegula, heken nekeak, trabailluak eta ioan-ethorriak konsidera ditzagula eta, halatan agian, ahalketurik bedere, geure eginbidearen egitera, eta trabaillatzera, ernatuko eta erdutuko garela.

Erleak, hain gauza ttipiak, eta flakoak, bethatzen du mundua eztiz eztitzeko, eta ezkoz argitzeko. Eta gaitz lizateke kontatzea nola gobernatzen diren erleak elkharren artean; nola duten bere erregea, eta obeditzen duten; nola zaharrak kofauean barrena, etxeko lanen egiten, egoiten diren; eta gazteak, bere mantenuaren eta bizikaien garraion, kanpotik hari diren; nola duten bere athal-zaiña, eta behar ere bai. Zeren eztiari, nola baita gozo, eta izena duen bezala, ezti, anhitz, baitarraika, eta baitzaika aiher. Nola trabaillatzen direnek, trabailatzen eztiren alferrak eta nagiak, ezten kolpez egotzten dituzten bere konpaiñiatik. Expellunt ab alvearibus pigras (Plin.). Eta nola bertzerik ere anhitz gauza egiten duten, eta guztiak hain ordenantza handiarekin, non baitirudi ezen eztela erregerik, bere erresuma hain ongi gobernatzen duenik, nola erleek bere erregearekin batean trabaillatuz, gobernatzen baitute berea.

BIGARREN ARRAZOIÑA, ZERGATIK BEHAR DIOGUN GEURE ETSAIARI BARKHATU, DA, ZEREN MENDEKATZEA BERETZAT BEGIRATZEN BAITU IAINKOAK
KAP. XXIX

220. (...) Inguratu nenduten etsaiek, erlek bezala. Erleak nehor autsikitzen duenean, autsikitzenago du bere burua. Zeren bere eztena eta bizia han utzten baititu. Hala gerthatzen zaitzu bada zuri ere, etsaiari autsiki egiten diozunean, barkhatu nahi eztiozunean, eta bidegaberik egiten diozunean, gehiago egiten diozu zeure buruari.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan