Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Euskal literaturan - Bas-herrietako zoriona (Jean Barbier)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Euskal literaturan

Bas-herrietako zoriona (Jean Barbier)

2009-06-09

Zonbeit aste lehenago, burrunbaka zabilan erle-ume bati oihanean oharturik, hosto, xixtapur eta harri kixkolak ahutaraka aintzinera arthiki ziozkan Piarresek, oihurik amultsuena ere ba: Bil Maria, Bil Maria! Eta, erle-umea finkatu zen haitz-ondoari, bi haizkora ukaldiz, kurutze bat egin zion berehala. Erle-umea harena zen handik harat, nehor sekulan ez baitzen erle-pilotari atrebituko herrian, eta, norbeit atrebitzekotz, segur hilen baitzitzaizkon hari erle maiteak. Kofoin bat ederra ekarri zioten gero Piarresek eta haitz-ondoari hurbil hurbila eman. Eta erle gaixoak pulliki sartu ziren kofoinean, xoriak beren ohantzean bezala, osoki berehala etxekotuak, kofoinetik loreetara, loreetarik kofoinera xaflaka hegaldatuak, beren lan zinez eztiari kuxean emanak.

Eta, han, Oihanaldeari hurbil, gogoratu zitzaion Piarresi, erle-ume hura kofoinera baino maitekiago bazoazila hek beren etxera. Ihes-leku hoberik ez zuten nahi, ez herrian zaudenek, ez eta ere herritik urrun, itsasoz itsaso, Ameriketarat egun batez joan zirenek, noizpeit oraino harat bererat berriz itzultzekotan. Hilak berak han gaindi ibilki ziren, biziek zonbeit aldiz sumatzen bezala baitzituzten, ohiko tokietarat ixil ixila jinak; nehor sekulan izitu gabe, hainbertze maite izan zituztenen laguntzera berriz ethorriak... Eta sukalde beroan sartu zen Piarres, gogoeta goxo horiek bihotzean.


Jean Barbier (1875-1931) idazle baxenafartarraren Piarres-Lehen Zathia liburuaren atal hau Klasikoen Gordailutik hartu da (Armiarma).

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan