Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Euskal literaturan - Abaraska ostutzallea (Teokrito-Manterola)

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Euskal literaturan

Abaraska ostutzallea (Teokrito-Manterola)

2009-08-29

Teokrito poeta greziarra Kristo Aurreko III. mendean bizi izan zen. Poesia bukoliko greziarraren sortzaile jotzen da. Haren poema sailetako bat "Idilioak" deitzen da eta horietan 18.a Jose Manterolak (1849.1884) euskaratuta plazaratu zuen 1882ean. "Abaraska Ostutzallea" titulua ezarri zion Manterolak eta esplikazio honekin argitaratu: "Traducción al bascuence guipuzcoano del Idilio XVIII de Teocrito".

Bein batian, erle aidur pilla batek aur
Amorea ziztatu zuen, ostutzen ari zala
erletxetik abaraska bat, eta eskuko
biatz punta guziak zulatuta utzi zizkan.


Eta Amorea, miña sentitu zuen bezela,
aizemanaz bere biatz puntai, saltoka asi
zan, lurra oñeztatzen zuela, eta, erliagatik
gaizki esanaz, Ama Benus-i, bere
oñazea agertu zion modu onetan:
-Nola, Ama, erliak, orren arbiska txikia
izanik, onelako miñ aundia eman
lezake?


Eta Benus-ek, parrez-parrez, erantzun
zion: ¿Zú ere, erliaren gisa, txikia zerá,
eta alabaindanere, ez dituzu zauri galantak
egiten?

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan